Kate motzean eta larre motzean nahi dute euskara eta nahi gaituzte euskaldunak, batez ere Administrazio Publikoan. Hamabost baino gehiago dira, azken hiru urteotan, Espainiako epaitegietatik Administrazio Publikoan euskararen zabalkundearen aurka plazaratutako sententziak. Gehienak udal-administrazioaren aurkakoak izan dira, herritarrengandik gertuen dagoen herri erakundearen aurkakoak, herritarrei harrera egiterakoan aurrez aurreko harremanean egin beharreko lehen hizkuntza euskara izatea ukatzeraino. Zer kalte egiten du egun on batek?
Gizakiak bere gizakitasunetik bi mailatako behar naturalak ditu: alde batetik, norbanakoari dagozkion oinarri-oinarrizko beharrak ditu, behar fisiologikoak, bizirik irauteko nahitaezkoak (elikatu, jantzi, lo egin, libratu, bere burua garbitu, osasuna zaindu...). Eta, beste alde batetik, gizarte mailako beharrak ditu, gainontzeko gizakiekin dituen harreman edo gizarte mailako elkarrekintzetatik sortutako beharrak (segurtasuna, familia sortu, lagunak izan, onarpen soziala eta estatus bat lortu, prestigioa izan, arrakasta lortu, autoerrealizazioa...). Hain zuzen ere, hizkuntza bat —gurean euskara— bere hiztunek dituzten beharrizan naturalekin lotuta dagoen neurri berean bihurtuko da komunikaziorako ezinbesteko edo hutsaren hurrengo. Eta hor Administrazio Publikoaren jarduna erabakigarria da, izan ere, Administrazio Publikoa da gizakiaren oinarrizko behar natural horien guztien kudeatzaile nagusia.
Administrazio Publikoa euskararen arnasgune bihurtuko bagenu, euskaraz bizitzeko bidearen tarte handia egina genuke
Administrazio Publikoak gizakiak bizirik irauteko oinarri-oinarrizko dituen beharrak kudeatzen ditu, besteak beste, oinarrizko diru-sarrerak bermatzeko errentaren bidez eta baita gizakiak bere behar fisiologikoak asetzeko janleku, loleku, garbileku, pixaleku, kakaleku, janzleku, pausaleku, egonleku, babesleku, bizileku eta beharleku duen etxebizitza lortzeko programa eta prestazioen bidez ere. Eta zer esanik ez, etxebizitzarekin lotutako notaritza, jabetza erregistro, ogasuneko zerga, ur agentzia, estolderia, zabor bilketa eta abarren kudeaketaren bidez ere. Ildo beretik, Administrazio Publikoa dugu osasungintza eta Poliziaren bidez oinarrizko giza segurtasunaren eta osasun arreta unibertsalaren kudeatzaile. Eta, era berean, hezkuntza-sistema nahiz lanbide sustapenaren bidez, ogibidea, bizibidea, estatus soziala eta autoerrealizaioa lortzeko bideak ematen dizkio gizakiari. Horregatik guztiagatik, Administrazio Publikoaren jarduna erabakigarria da gizakiak dituen funtsezko beharrizanak kudeatzeko eta euskararen normalizazioa lorbidean jartzeko.
Administrazioak gizarte antolaketaren maila guztietan duen eragina itzela da. Populazioaren %18ak egiten du lan Europar Batasuneko Administrazio Publikoan (Euskal Herrian kopuru bertsuetan gabiltza) eta Administrazioak duen indar ekonomikoak —Barne Produktu Gordinaren %20 Administrazioaren kontratazioari dagokio EAEn— traktore lana egin dezake arlo sozioekonomikoak euskara bere ohiko jardueraren komunikazio hizkuntza bihur dezan. Izan ere, lana da gizarte antolaketaren jarduerarik garrantzitsuena eta gizakion gaztaro eta heldu aroko bizi denborarik gehien eramaten diguna.
Administrazio Publikoa euskararen arnasgune bihurtuko bagenu, euskaraz bizitzeko bidearen tarte handia egina genuke. Baina, ez dezagun ahantz, Euskararen Herriko zazpi lurraldeetako zatirik handiena kudeatzen duten Espainiako eta Frantziako administrazioek ez dute euskaraz egiterik modu ofizialean. Euskara ez da ofiziala Euskal Herri kontinentaleko Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako lurraldeetan, ezta Euskal Herri penintsularreko Nafarroako lurraldearen zatirik handienean ere, eta Arabako lurraldearen barruan kokatuta dagoen Espainiako Gaztela eta Leongo Burgos probintziako administrazioaren kudeaketapeko Trebiñu Konderriaren lurraldean ere ez. Beraz, XXI. mendearen hasmentan, oraindik ere, Frantziak eta Espainiak kate motzean eta larre motzean nahi dute euskara eta nahi gaituzte euskaldunak, batez ere Administrazio Publikoan.
Patxi Saez Beloki, soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]