Laster jakingo da Eskoziako herritarrek zer erabaki duten euren etorkizunaz: independentzia edo Erresuma Batuari lotuta jarraitzea.
Madrilek mehatxua egin harren eragozteko, Kataluniaren erabakia ere noizbait iritsiko da, baita Euskal Herriarena ere. Hala ere, gobernuen, nazioarteko erakundeen, banku eta enpresa handien eta euren terminal mediatikoen jarrera ikusita, badago jadanik ondoriorik ateratzerik, bai Eskozia eta bai Kataluniaren kasuentzako. Ondorio berak balioko luke Euskal Herriarentzat.
Hain zuzen, gobernuek, NDF gisako erakundeek, konpainia handiek eta euren hedabideek independentziaren kontra erabilitako argudioa da katastrofe ekonomiko bat gertatuko dela. Artileria astuna jaurti dute, manipulatzeko lotsarik gabe, herritarren sabeletan eta eguneroko bizitzan eragina izango duela esateko, independentziaren kontra bozkatu dezaten. Argudio katastrofistok bota dituzte: independentzia lortuz gero herrialdea isolatuta geratuko da; ekonomiak ezingo luke iraun; banku eta enpresa handiek herrialdea utziko dute; bizi-kalitate okerragoa izango dute; pentsioak ezin izango dira mantendu; Europar Batasunak (EB) ez ditu beste estatu batetik separaturiko estatu berriak onartuko; “batuta indartsuago, toleranteago eta irudimen gehiagokoak izango gara bananduta baino” (The Economist-en, Eskoziaz); eta abar. Baina kontraesan asko daude. Hala, Eskoziaren kasuan adibidez, EBk herrialde honen aberastasuna galdu nahi izango du klubetik kanpo utzita? Arrantza erreserben %20, balizko energia berriztagarrien %25, eta petrolioaren %60 daukate eskoziarrek.
Egoera honek guztiak erakusten duena da, funtsean, gobernu, erakunde, enpresa eta hedabide horiek beldur diotela demokraziari. Ez dago ezer samurrago eta demokratikoagorik herritarrei beren etorkizunaz erabakitzen uztea baino. Katastrofismo ekonomiko eta sozialik gabe. Manipulazio eta mehatxurik gabe. Askatasun osoz.
Kargurik gabe aske utzi du Poliziak, galdekatu ostean. Susmagarri gisa atxilotu dute, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketaren inguruan irekita jarraitzen duen ikerketa baten harira. Bigarren erreferenduma egiteko dohaintzan jasotako diruari lotuta dago kasua.
Bi hilabeteren buruan eman du ebazpena Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak: Eskoziako parlamentuak ez du independentziari buruzko galdeketaren inguruko legeak egiteko eskumenik, ezinbestekoa da horretarako Westminsterreko parlamentuaren onespena.
Britainiako Auzitegi Gorenak orain erabaki behar du legezkoa den ala ez Erresuma Batuko Gobernuaren onespenik gabe 2023ko urriaren 19an erreferenduma egitea. Sturgeonek ziurtatu du baimenik eman ezean hauteskundeak baliatuko dituztela independentzia galdeketa gisa.
Denbora azkar pasatzen da, are gehiago pandemiaren eraginez bi urte hain geldo eta arraro bizi ostean. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak, ekain amaieran, iragarri zuen 2023ko urrian herrialdearen independentziari buruzko kontsulta berria egiteko asmoa duela, eta horrek... [+]
Independentziari buruzko bigarren erreferenduma 2023ko urriaren 19an egitea proposatu zuen Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak joan den astean. Ezezkoa erantzun dio Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak