Kataluniako Udalen %71k erreferenduma babestuko du, %1ek soilik eman du ezezkoa

  • Irailaren 9an amaitzen zen erreferenduma babestuko zuten edo ez argitzeko epea. 717 Udalek erantzun dute dagoneko: 706 alde eta 11 kontra.


2017ko irailaren 13an - 12:20
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Babestuko duten alkatetzak herrien %71 izan arren, erroldaren %35,5 baino ez dute osatzen. Aldiz, Ezezkoa %1k eman arren, erroldaren %15a dira, Katalunian biztanle gehien dituzten hamar herriak tartean.

Bartzelona da ikusmin handiena sortzen duen kasuetako bat. Ada Colau alkateak “normaltasun demokratikoa” egon dadin saiatuko dela esan duen arren, ez du inolako konpromisorik hartu oraindik. Bartzelonan Kataluniako errolda osoaren %21 dago.

230 alkatek oraindik ez dute oraindik inongo komunikatu publikorik egin erreferenduma babestuko duten edo ez argitzeko. Biztanleriaren %48a da, Bartzelona kontuan hartu ezkero.


Kataluniako erreferenduma kanalean gehiago
2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.