Kataluniako Gobernuak barkamena eskatu du Mexikoko konkistagatik

  • Hilketengatik eta kolonizazioaren ondorioengatik barkamena eskatu du Kataluniako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Kontseilari Alfred Boschek, Mexikon Herri Indigenen Institutu Nazionalarekin batzartzean. Institutuko ordezkariek adierazpena eskertu eta Kataluniako autodeterminazio eskubidea babestu dute.


2019ko ekainaren 20an - 12:33
Batzartu ostean egin dituzte adierazpenak, Mexiko Hirian. Argazkia: Elnacional.cat.

Asteazkenen bilera egin dute Mexikon Kataluniako Gobernuko ordezkariak eta Mexikoko Gobernuko Herri Indigenen Institutu Nazionalak. Bilera amaituta, agerraldia egin dute prentsaren aurrean. “Oso argi izan dezagun konkistak eta kolonizazioak bazterketa eta diskriminazio onartezina ekarri zutela”, adierazi du Boschek.

Mexikoko Gobernuak konkista garaiko bidegabekeriengatik barkamenak eskatu zitzala exijitu zion Espainiakoari martxoan. Bi gobernuen arteko tentsioak sortu zituen horrek. Polemika horren harira, Mexikoko eta Espainiako Gobernuen artean tartekaritza lanak egiteko prest ote dagoen galdetu diote Boschi kazetariek. Aukera hori baztertu badu ere, Mexikorekin dituen “zor historikoak” onartzeko deia egin dio politikari katalanak Pedro Sánchezi: “Herrien arteko harreman osasuntsuagoak eraikitzeko, dominazio, diskriminazio edo supremazismo zantzurik gabeak”.

“Ospatzeko ezer, kondenatzeko asko”

Herri Indigenen Institutu Nazionaleko ordezkariek Kataluniako Gobernuaren jarrera eskertu dute. Barkamenen ostean, “bi herrien arteko haurridetasun sentsazioa handiagoa dago. Kataluniako herriarekin hurbiltasun gehiago” adierazi dute institutuko ordezkariek. “Atzean geratu dira herri batzuk besteen gainetik zeudela pentsatzen ziren garaiak. Ez dago zer ospatu, zer kondenatu asko baizik”, esan du institutuko eskubide indigenen koordinatzaile nagusi Hugo Vilar Ortizek, Hernán Cortesek gidatu zuen konkistaren bosgarren mendeurrenaren harira.

Institutuko nazioarteko gaietarako arduradun Saùl Vicente Vazquezek ere hartu du hitza prentsaurrekoan. Vicentek Elkartasun “osoa” adierazi dio Kataluniako herriari “autodeterminazio eskubidea praktikatzeko borrokan. Herrien autodeterminazioa errespetatu behar den oinarrizko osagai demokratikoa da”. Institutuko ordezkariek azaldu dute Mexikoko komunitate indigenen artean ez dela independentziaren aldeko sentimendurik garatu, baina horrek ez duela Kataluniako herriarekin distantziarik sortzen: “Herri bakoitzak modu askean erabakitzen du ze autonomia maila nahi duen, norbere desioak eta errealitatea aintzat hartuta”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Amerikaren konkista
Basamortu berde jendetsua

Ponta das Lajes (Brasil), duela 2.000 urte. Amazoniaren bihotzean bizi ziren gizakiek grabatuak zizelkatu zituzten arroketan, giza aurpegiak irudikatuz.

Brasilgo Amazonia azken 121 urteetako lehorterik larriena jasaten ari da. Ingurumenean eta bertako biztanleengan kalte... [+]


AEBetako jatorrizko herrien oscarra

Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather... [+]


Tainoen ondare ukiezina

Karibe itsasoa, 1492. Cristobal Colonen espedizioa lehenengoz lehorreratu zenean, Antilla Handien eta Txikien iparraldean bizi ziren tainoekin egin zuten topo.


2022-12-02 | Axier Lopez
"Konkistatzaileek bezala, Mundu Berri bat asmatu behar dugu"

Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellen jario arrazista eta eurozentristak ez du etenik. Oraingoan Amerikako konkistaren apologia egin du eurodiputatuen eta Hego eta Erdialdeko Amerikako parlamentarien aurrean.


2022-10-12 | ARGIA
Urriaren 12an, ARGIAn ez dugu ezer ospatzeko

Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dagoen ideiekin, ez dituelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarteko-Oriako egoitza zabalik egongo da... [+]


Eguneraketa berriak daude