ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 15a

Nazioartea > Estaturik gabeko nazioak > Herrialde katalanak > ERC > Oriol Junqueras

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Oriol Junqueras
2015-07-14 | ARGIA
Convergència i Esquerra: prest dago irailaren 27rako zerrenda bateratua

CDCk eta ERCk akordioa lortu dute datorren irailaren 27ko hauteskundeetara aurkeztu beharreko hautagaitza formulari buruz, Vilawebek jakinarazi duenez.


Hauteskundeak iragarriko ote ditu Artur Masek?

Hauteskundeak udazkenera arte ez atzeratzeko eskatu diote ERC, CUP eta ANCk Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteari. Ostegunean jakinaraziko du hartutako erabakia.


2014-11-09 | ARGIA
Junquerasek "independentzia lortzeko" hauteskunde aurreratuak eskatu ditu

ERCko presidente Oriol Junquerasek adierazi du A9a "pauso bat gehiago" dela. Hauteskundeak aurreratzeko eskatu du, "gehiengo independentista esplizitua lortzeko eta horrela independentzia lortzeko". Eguna irrika handiz bizitzen ari dela baieztatu du.


Bide zentzuzkoenari heldu dio Masek

Iragarritako kontsulta ofiziala ez dela egongo eta plebiszitu hauteskundeak iragarri ditu Artur Masek, orain arte aurreikusitako eszenatoki posibleenari ateak irekiz. Baina A9an beste kontsulta bat ere egingo da eta ehunka mila pertsonek parte hartuko dute, berau munduaren aurrean beste mobilizazio erraldoi bat bilakatuz. Eta hauteskunde aurreratuetarako zubi ere bai.


ERC ez da Masekin fido eta gobernuan sartzeko prest dago kontsulta "blindatzeko"

Oriol Junqueras ERCko presidenteak eskaintza argia egin dio Artur Mas Kataluniako presidenteari, honek astelehenean kontsulta hauteskunde plebiszitarioekin ordezkatzeko keinua egin ostean: “Gobernuak galdeketa blindatzeko behar bagaitu, pozik sartuko gara” esan du.


Ezin da konbentzituago egon

Ez zegoela hilda, parrandan zegoela. Hilda? Ez, ez, kañak hartzen ari zen. Peret zenak kantatzen zuen. Irailaren 11n Diadako V erraldoiaren amaieran omendu dute abuztuan hil zen rumbaren erregea, Concert per la llibertaten jo zuen kanta baten bideoa proiektatuz. Peret joan da, baina independentismoa parrandan dabil, 1.800.000 lagun dantzara atera dituen festan.


Ipar Katalunian eskualde autonomoa sortzeko plataforma aurkeztu dute

Katalunia iparraldean eskualde autonomoa sortzeko plataforma herrikoia aurkeztu dute Perpinyan, Brice Lafontaine Unitat Catalaneko presidenteak bultzatuta. Frantziako Gobernuak prestatzen ari den lurralde erreformarekin, Ipar Katalunia Toulouse hiriburu izango duen “makroeskualdean” sartu daitekeela ohartarazi dute, ipar katalanak “erabakitzeko ahalmen gabe utziz”.


2012-11-26
Katalunian CiU irabazle asko jaitsi arren, eta ERC bigarren indarra

Gehiengo subiranista izango da Katalunian datorren legegintzaldian. CiUk erraz irabazi du, nahiz eta 12 eserleku galdu dituen eta ez duen gehiengo osorik lortu. 62 ordezkari izatetik 50era igaro da. ERC 10 ordezkarirekin bosgarren alderdia izatetik, bigarren indarra izatera igaro da 21ekin. Bloke subiranistak gehiengo osoa izango du ICVk 12 eta CUPek 3 legebiltzarkide eskuratuta. PSC hirugarren izan da nahiz eta ERCk baino boto gehiago atera. 20 ordezkari izango ditu. PP laugarren postuan... [+]


CiU-ERC, ezinbestean

Artur Masek CiUren ohiko zalantzekin egin zion aurre irailaren 11ko manifestazioari. Azkenean, CiU egon zen eta Mas ez. Baina Masek ez zuen galdu nahi izan tren jendetsu hura eta baliatu nahi izan zuen bere indarra biderkatzeko. Helburu horrekin aurreratu zituen hauteskundeak eta sekulako danbatekoa jaso du. Gehiengo osoa helburu zuenak, 12 eserleku galdu ditu, politikaren mirari horietako bat gauzatuz: hauteskundeak aise irabazi, baina galtzaile handiena bilakatu.