Katalunia-Euskadi: desberdinak, bai

  • Herri bezala hain desberdinak ez izateko, derrigorrezkoa dugu asmatzea gaur egun aurrean jarri zaigun bidegurutze honetan. Ostrukarena egiteak ez digu ezertan lagunduko. Estatuan aldaketak ezinezkoak badira, lagun diezaiegun Katalanei aldaketa horiek Europan aldarrikatzen eta sustatzen.


2017ko urriaren 27an - 08:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2017ko maiatzaren 7an, Lekeition. Elizaren arkupea, elizpea. Lea-Artibaiko Gure Eskuko Berme Batzordeko kide gisa egon nintzen hautestontzien ondoan kontsulta egunean. Urriaren 1ean telebistaz ikusi nituen Bartzelonako irudiek Lekeitio eta egun hura gogoratu zidaten:  emozioa, bozkatzeko gogoa, jendea pozik, momentua hura argazkietan betiko gordetzen…

Bai, Kataluniako irudiek Lekeition ikusi eta sentitu nuena gogoratu didate. Leku bateko eta besteko adierazteko guraria eta herri nahia antzekoak direla esango nuke. Desberdintasunak daude, ordea. Eta iruditzen zait desberdintasunak, Kataluniako eta Euskadiko gizartean baino, alderdi politikoetan eta beren ordezkarietan daudela. Agian, 40 urte hauetan herri aurreratu bati jarraitu diotelako, aldatu egin dira alderdi politikoak Katalunian. Beldurra galtzeak, aske izan nahiak (ez bakarrik nazio gisa, baita pertsona gisa ere), aldaketak derrigorrez ekarri behar!

Hona hemen Euskadi eta Kataluniaren arteko desberdintasunen adibide batzuk:

1. Lizarrako Akordioak, Ibarretxeren Planak... berezitasun handi bat falta zuten Katalunian ikusi dugunaren aldean: Katalunian ikusi dugun mezuaren batasuna; Euskadin, kontrara, nabarmena izan zen alderdietan (eta alderdi barruetan) ikusi eta entzun genuen oilategiko zarata. Zeren, alderdi politikoek (kasurako, abertzaleak) gizartean aldaketak sustatzen eta demokrazia hobetzen, eraikitzen, lagundu beharrean, mezu kontrajarriekin gizartea bera inoiz baino gehiago nahasten ibili zirela esango nuke. Gizartea garai hartan nahastuta, nekatuta… egon zitekeen; bai, baina momentu hartan alderdi politikoek ez zuten inondik inora mailarik eman. 2017ko urrian ikusten ari garenak ikusita, baina, ez dakit euskal alderdi batzuen jarrerarekin (eta batasun ezarekin) jokabide haiek ez ote dituzten txiki utziko.

Agian, Euskal Herrian aldaketei beldur diegulako eta, beharbada, eredu zahar bat babestu nahian, ez ote gara ari gizarteari ez entzunarena egiten behin eta berriro? Katalunia-Euskadi: zeharo errealitate desberdinak!

Aldaketa bat sustatzeko ezinbestekoak dira batasuna eta konfiantza; gurean ikusi ez duguna, alegia! Kontrara, gaur egun alderdiek, oro har, modu hierarkizatu eta tradizionalean funtzionatzen jarraitzen dute oraindik ere (gogoeta eta ideien laborategi moduan ez, behintzat). Beraz, aldaketak bultzatzeko premiazko axioma hori ez dute inoiz betetzen. Dena aldrebes! Hori, baina, oso desberdina da Katalunian.

2. Katalunia, Europa mailan, gizarte aurreratuenetarikoa dela ikusten ari gara egunero. Horren ondorioz, Kataluniako gizartea politika ulertzeko modu berri bat eskatzen ari da; kasu honetan, Errepublika berria. Hori, ordea, ez da kasualitatez gertatzen. Izan ere, pertsonei lagundu egin behar zaie pentsatzen, modernizatzen, kritiko eta gogoetatsu izaten. Hori egitearen ala ez egitearen ondorioa da gizartean “Votarem” eta “A por ellos” horren mezu desberdinak entzutea.

Gaur egun, telebistak –kasu honetan TV3k– eduki duen funtzioa azken hamarkadan funtsezkoa delakoan nago, gizarte kritiko eta libreago bat sustatu eta bultzatzeko Katalunian. Ez naiz telebista zalea, baina ETBn ikusten dudanak Tele 5, Mediaset, Berlusconi,… gogorazten didate. Esatari euskaldunak, gainera, gazteleraz mintzatzen entzuten ditut... Bai, Kataluniarekin alderatuta, oso errealitate desberdinak dira gurea eta haiena.

Aldiz, ETBren hasieran ohikoak ziren euskara ikasteko saioak. Gaur egun ere, TVE-2 telebista katean, adibidez, ingeleseko klaseak ikus daitezke… Ez dakit, bestelako aukerak, bestelako komunikabideak posible direla pentsatzen dut. Ala dena da audientzia kontua? Audientzia garrantzitsua izan daiteke, baina telebista desberdinen enpresa politikek (nahiz publikoak, nahiz pribatuak) gidoilari berdinak zuzenduak direla dirudite. Esaterako, gaur egun kate desberdinetan inposaketa antzeko bat dagoela pentsatzen dut kazetariak azkar hitz egin eta galdetzeko eta gonbidatuak azkarrago erantzuteko. Hori bai, betiko esaldi eta pentsamoldeekin jokatzeko eta azken finean gogoeta bera ekiditeko. Dena da azalekoa. Non geratzen da telebisten funtzio publikoa? Ala “artaldea” entretenitzea ote da, bada, helburu nagusia?

3. Katalunian erreferenduma egin den momentu berean, Euskal Herrian EITB Focus inkestaren emaitzak kaleratu dira. Agian, norbaitek “parekatu” egin nahi ditu bata eta bestea. Noski, politikarien inkestaren emaitzak eta argazkiaren fokalizazioa euskal gizarteak aspalditik ditu ezagunak. Hala, berriro esan dute politikariek: “Euskal gizartearentzako oso errealitate desberdin bi dira Katalunia eta Euskal Herria”. Bai, oso desberdinak. Baina, desberdintasuna egotekotan, nire iritzi, honakoa izango litzateke: Katalanek erreferenduma egin dute (legitimitate eta ondorio guztiekin), eta besteok, adibidez “legezko” eta “legelarien” kontsultak egiten ditugu (herri bezala daukagun legitimitateaz ahaztuta). Seguruenik, inkesta bera legedia betetzearen justifikazio modukoa izango litzateke.

Agian, Euskal Herrian aldaketei beldur diegulako eta, beharbada, eredu zahar bat babestu nahian, ez ote gara ari gizarteari ez entzunarena egiten behin eta berriro? Katalunia-Euskadi: zeharo errealitate desberdinak!

Herri bezala hain desberdinak ez izateko, derrigorrezkoa dugu asmatzea gaur egun aurrean jarri zaigun bidegurutze honetan. Ostrukarena egiteak ez digu ezertan lagunduko. Estatuan aldaketak ezinezkoak badira, lagun diezaiegun Katalanei aldaketa horiek Europan aldarrikatzen eta sustatzen. Hori da bidea, laguntzea, alegia; katalanen arazoa, gure arazoa baita.

Victor Hugoren hitzak gurera ekarriz: “Etorkizunak izen asko ditu. Ahulentzat, eskuraezina da. Beldurtientzat, ezezaguna. Ausartentzat, aukera da”. Katalanak ausartak; Euskal Herritarrak ahulak, beldurtiak... zer ote gara?

 

Eneko Egibar Artola. Albaitaria eta politologoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


CAF, negoziorik ez genozidioaren kontura

2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]


2025-09-24 | Mounir Marjieh
Genozidioaren eragina Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen

Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]


2025-09-24 | Taher Ali
Bi urte

Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]


Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Eguneraketa berriak daude