Prentsaurrekoan katalanez erantzuteko eskubidea ukatu diote Real Madrileko jokalari bati

  • Real Madrileko atezain Kiko Casillari katalanez erantzuteko aukera ukatu dio futbol taldeko prentsa arduradunak, Catalunya Radioko kazetari batek katalanez itaundu ostean.  


2016ko maiatzaren 9an - 11:50
Gisako gertakaria behin baino gehiagotan errepikatu da Espainiako futbol ligan.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Real Madrilek gaztelania ez beste hizkuntza batzuetan erantzuteko aukera ahalbidetzen die beste jokalari batzuei: ingelesa, portugesa eta frantsesa tartean. Zinedine Zidanek, gaztelaniaz hitz egiteko gai den arren, frantsesez erantzuten du sarritan, igandean bertan azkenekoz.

Gisako gertakaria behin baino gehiagotan errepikatu da Espainiako futbol ligan. Aurreko denboraldian pertsona bat kexuka hasi zen Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaile ohiak kazetari euskaldun bati euskaraz erantzun zionean; prentsaurrekotik alde egitea erabaki zuen Garitanok.

Barkamena

Prentsa arduradunak katalanez erantzutea galarazi ostean, Kiko Casillak barkamena eskatu zion Sebas Guim Catalunya Radioko kazetariari, berak azaldu duenez.

Bideo honetan ikus daiteke gertaturikoa:

 


Irakurri gehiago: Hizkuntza eskubideak Euskara
Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.