KASen kontrako elkarretaratze berria egingo du LQNTCDD taldeak datorren astelehenean Donostian

  • Lo Que No Te Cuentan De Donosti taldeak mobilizazio berri bat antolatu du datorren astelehenean, hilak 11, Amara Berrin, Kaleko Afari Solidarioak banatzen diren ordu eta leku berean. Hiriko hainbat eragile antifaxista eta antirrazista batzen dituen plataformak kontramanifestazioa antolatu du berriz ere.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 08an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela hiru aste hasi zen LQNTCDD talde erreakzionarioa manifestazioekin. Lehenengoa, Egiako afari solidarioen aurrean izan zen. Bertan izan ziren PPko zinegotziak, eta KASek afaria orduz aldatu bazuen ere, eta elkarretaratzea hasterako lekua utzi bazuten ere, hainbat liskar izan ziren ekintzaile antifaxistekin. Handik bi egunetara Donostiako Udalak afari solidarioak debekatu zituen Egian, eta LQNTCDD taldeak garaipen gisa ikusi zuen.

Astelehenean, Easo plazan egitekoak ziren mobilizazioa, eta horri aurre eginez, kontramanifestazioa antolatu zuten eragile antifaxistek. LQNTCDD-k bertan behera utzi zuen elkarretaratzea, “Valentziari errespetuagatik”. Ekintzaileek, aldiz, mobilizazio antifaxistaren balioa nabarmendu zuten.

Datorren astelehenean, aldiz, Amara Berriko afari solidarioen aurrean egingo dute elkarretaratzea, 20:00etan Anoetako topoaren estazioaren ondoan. Hurrengo astelehenean, hilak 18, Parte Zaharreko afari solidarioen aurka egin nahi du baita ere taldeak.

Horregatik, eragile antifaxistek kontramanifestazioa antolatu dute ordu eta leku berean, “faxismoari ateak ixteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude