Kartelez mozorrotu zen llamaren afera: jatorrizko irudiaren egilea sarituko du Donostia Festak

  • Inauteri festak bukatu ostean, otsailaren 25 goizean hartu du erabakia Donostia Festak elkarteak. Kartelaren egilea den Maaher Abed saritu beharrean, irudiaren jatorrizko diseinatzailea, Paul Fuentes sarituko du.


2020ko otsailaren 26an - 07:05
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donostia Festak elkarteak erabaki du Maaher Abed ez kartel lehiaketaren irabazle gisa aitortzea. Paul Fuentes irudiaren jatorrizko diseinatzaileari emango dio ordaina eragindako kalteengatik. Izan ere, Paul Fuentesek salaketa jarri zuen plagioaren harira.

Webgunetik eta ahal izan duen lekuetatik irudiak kendu ditu elkarteak eta gertatutakoagatik barkamena eskatu du. Hau da, berez plagio bat zen diseinu bat saritu izanagatik eta Donostiako Inauteriei sugar baten irudia jarri dielako 2020.

Hau erabakitzeko ezohiko bilera egin du Kartel Lehiaketaren Epaimahaiak. Barkamena eskatu die lehiaketan parte hartu duten gainerakoei eta gogorarazi du ezin dela beste irabazlerik aitortu, edizio bakoitzeko kartel bakarra aukeratzen baita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inauteriak
2024ko otsailaren 14
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Eguneraketa berriak daude