Agur kutxak, agur betirako?

  • Hego Euskal Herriko kutxen sistema hankaz gora geratu da urte gutxian. Herritarrengandik gero eta urrunago daude, eta urrutiratzen segituko dute hauteskundeak igarota, atzera bueltarik ez duten erabakiak hartu direlako.


2015eko maiatzaren 20an - 09:42
EAEko kutxetako eta Kutxabankeko presidenteak elkartuta (Argazki Press / Marisol Ramirez).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Seguruenik kutxen heriotzaren paradigma itzelena Nafarroako Kutxaren xahuketa izan da. Erresuma zaharreko finantza tresna garrantzitsuena ezerezean geratu da lau urteotan, Caixabankek xurgatu eta bere negozioaren %1,4 bihurturik –tartean zer gertatu zen jakiteko hona eta hona jo dezakezue–.

Kutxabankeko marra gorriak

Nafarroako Kutxaren eskandaluak ez ezik, Kutxabanken pribatizazioari buruzko eztabaidak ere zalaparta handia sortu du legegintzaldi honetan. Agian datarik inportanteena jo dezakegu 2014ko ekainaren 30a, BBK eta Vitaleko batzar nagusiek euren buruaz beste egin eta kutxen etorkizuna patronatuko kideen esku utzi zutenean. Baina aurretik izan dira beste itu batzuk, esaterako 2011n, Bilduk fusio hotza onartu eta finantza jarduera Kutxabanken eskuetan geratu zenean. Marra gorri bi jarri zituen koalizioak orduan: gizarte ekintza bermatu eta pribatizaziori ateak itxi.

Marra ahulegiak suertatu dira baina. Batetik, azkenean EAJk eta PPk banatu zuten Kutxabankeko administrazio kontseiluaren pastela, gainerakoak kanpoan utzita. Eta bestetik, 2014an Espainiako legediaren aitzakian kutxak banku-fundazio bihurtu ziren. Erakunde horietan aginduko duten patronatuko kideek euren ondorengoa aukeratu dezakete, hauteskundeetatik irtendako emaitzak edozein izanda ere. Gipuzkoako Kutxaren kasuan, banku-fundazioaren estatutu berriek aurreikusten dute Batzar Nagusiek aukeratzea kide horiek, baina ez da loteslea, eta astekari honi Xabier Iturbe Kutxako presidenteak aitortu bezala “txarrean jarrita” patronatuko kideek dute azken hitza.

Kutxabankeko eta kutxetako erabaki organoak alderdi gutxi batzuen eraginpeko pertsonen eskuetan daude beraz. Hori ez da berria, baina orain ez dute hauteskundeetako azterketarik igaro behar izango. Areago, Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak bere hatz puntarekin aukeratuko du administrazio kontseiluko bokal eta kontseilari delegatua izango dena.

Pribatizazioaren meloia

Mario Fenández Kutxabankeko presidente ohiak pribatizazioaren bidea urratu du.Kontrol publiko eta sozialaren murrizketa eta pribatizazioa txanpon beraren bi aurpegi dira. Mario Fernández Kutxabankeko presidente zenak ireki zuen meloia, esanez kapitalaren %70 saldu beharko zutela, erregulazioaren eta lehiakortasunaren izenean. 2014ko azaroan Fernándezek ospa egin zuen ordea, eta askok pentsatu zuen talka egin zuela EAJrekin, pribatizazio estrategia horrengatik –gerora atera ziren Espainiako Delegatu Mikel Cabiecesi egindako ordainketa irregularren trapu zikinak–. Ikusteke dago baina, estrategian ez baizik tempusean eta komenentzia politikoan ote dagoen desadostasuna.

Legeak ez du uzten kutxek banku baten %50etik gorako akzioak besterik gabe edukitzea. Espainiako Bankuak erabaki garrantzitsu bat hartu behar du aurki zentzu horretan: kutxek modu bateratuan jarduten dutela ikusiko balu, 700 milioi euroko funtsa sortu beharko lukete, pribatizazioari ateak parez pare irekiz. Hala ez balitz, BBK legoke derrigortuta 300 milioikoa sortzera, Kutxabanken akzioen %57 baitauka. Badirudi azkeneko aukera dela posibleena. Edozein modutan, bata edo bestea izan, bankuaren egoera finantzarioari erasango dio, baina aurreikus daiteke bozak igaro arte Espainiako Bankuak ez duela ezer esango; ez dadila gero herritarra hautes-kanpainan galdera deserosoak egiten hasi, esaterako, zer eragin izango duen gizarte ekintzan orain arte egindako bideak.

Banku handien traza

Egiaz, Kutxabank aspaldi hasi zen banku erraldoien traza hartzen, etxegabetzeen kasuan behinik behin: EAEn egiten diren etxegabetzeen %18 banku horren eskutik datoz, eta IRPH moduko gehiegizko klausulek ere kalte larriak sorrarazi dizkiete bezeroei. Kutxabankek bertako ekonomiaren traktore diren enpresa estrategikoetan desinbertsioak egin ditu, aldiz, gero eta estuago dago lotuta atzerriko inbertsio funtsei, Neinor Berriaren salmentan ikusi zen bezala.

Hipotekak eragindakoen plataformak mobilizazio ugari egin izan ditu Kutxabanken jarrera salatzeko (argazkia: hirian.com)

Oraingo sistema eta izaera juridikoarekin zaila dute gure udal eta foru erakundeetatik ernetako kutxek bizirautea, araudia gogorregia da finantzen merkatuan baldintza horietan lehiatzeko. Alternatibak egon badaudela esana dute makina bat bider Kutxabank publiko baten aldeko eragileek: kreditu kooperatiba bihurtu edo jatorrira itzuli eta tokiko ekonomian jardungo duten tamaina txikiko aurrezki kutxa izaten segi.

Baina itzaletik hariak mugitzen dituzten botere oligarkikoen interesak handiak dira, eta daraman norabidean timoi-kolperik jo ezean, agian etorkizunean ikus dugu Kutxabank burtsan, beste banku baten zatitxo bihurtuta, CAN oraintxe dagoen moduan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2015
2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


Uxue Barkos
“Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da”

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
‘Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan’ kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin “erabateko desadostasuna” azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


2017-07-11 | Xalba Ramirez
Nafarroako Plan Energetikoaren barruan Castejóngo zentralak eraistea eskatu du Sustrai Erakuntzak

Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]


Nafarroako Gobernuak AHTa gera dezan eskatu dute EH Bilduk, Ahal Duguk eta Ezkerrak

Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.


2017-06-13 | Xalba Ramirez
Nafarroako Foruzaingoak jada ez ditu gomazko pilotak erabiliko

Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.


PSNk ikurrinaren aurkako eskuinaren manifestazioan parte hartuko du

UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.


Nafarroako AHTa blindatu nahi du Geroa Baik

Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]


Iruñeko Udala krisian dagoela diote Podemosek, Aranzadik eta Ezkerrak

Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.


Nafarroako Ikurren Legea bertan behera utziko dute

"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.


2017-02-16 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]


2017-02-07 | ARGIA
Egungo ikurren legea ordezkatuko du aldaketaren gobernuak Nafarroan

Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude