Kaleratzeen aurkako mobilizazioak egingo dituzte Artium museoko langileek

  • Negoziazioak bide onetik joan ezean, irailaren 4tik aurrera greba ziklo bat hastea aurreikusten dute: hiru greba egun lehenbizi, eta greba mugagabea ondoren.

Artiumeko langileen elkarretaratzea. Argazkia: @verowerck

2020ko abuztuaren 26an - 09:35

Gasteizko Artium Museoan jendaurreko arreta lanean aritzen diren beharginek mobilizazio-plan bati ekin zioten uztailean. Izan ere, zerbitzuaren lizitazio berriaren oinarrien aurrekontua berrikustean, %20 murriztu zela egiaztatu zuten, 2018an egindako aurreko lizitazioarekin alderatauta.

Ondorioz, Artium Museoan publikoarentzako laguntzaileen zerbitzua osatzen duten pertsonen “lanpostuak eta lan-baldintzak babesteko” eta “kalitatezko zerbitzua defendatzeko”, langileak mobilizatzen hasi ziren uztailean. Enpresarekin eta Aldundiarekin harremanak egunero izan dituztela baieztatu dute.

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, abuztuan ere gatazkaren sozializatzen jarraitu dute. Azken mobilizazioa abuztuaren 26 honetakoa izango da, 10:30ean. Artium Museoaren aurrean “gatazkak bizirik jarraitzen duela” ekarriko dute gogora.

Horrez gain, irailaren 4, 9 eta 11rako greba deitu dute, eta irailaren 15etik aurrera berriz, grebaldia mugagabea izango da. Iragarritako murrizketak saihestea, lanpostu guztiei eustea eta zerbitzuaren kalitatea bermatzea lortu nahi dituzte horrekin.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artium
Pentsatzeko leku bat

Jorge Oteizak 1957. urtean erabaki zuen praktika eskultorikoa albo batera uztea eta artistaren egiteko sozialaren eta politikoaren jardunari ekitea, besteak beste, arte-irakaskuntza berritzeko premia eta artearen funtzio sozialaren aitortza aldarrikatuz. Pentsatzeko leku bat... [+]


Hasieratik. Zinema feministaren historiak
Mundu ikuskerak proposatze aldera

Izenburu horren pean hasi zen 2018an Tabakalerako zinema ziklo feminista. Gaur egun, Artiumekin elkarlanean antolatzen da, eta hilean behin eskaintzen diren filmek eta hauei buruzko hitzaurreek osatzen dute. Kanonetik kanpo gelditu diren emakume zuzendarien pelikulak ezagutzera... [+]


Balea baten sabelean

Selma Huxley (1927-2020) historialari eta ikerlari kanadiarra zen. Lagun bati lehenbizikoz entzun zionetik Euskal Herriak Ternuarekin mendeetan ozeanoz haraindiko harremana izan zuela, bere ikerketak bestelako norantza hartu zuen: XVI. eta XVII. mendeko euskal baleontziak jarri... [+]


Moyra davey
Artxibo bizia

Apartamentua New Yorkeko Riverside kalean dago, adreilu gorriko eraikin erraldoi bateko azken solairuren batean. Eguzki epela sartzen da etxeak dituen leihoetatik eta apartamentuko txoko ezberdinak goxo-goxo argiztatzen ditu. Kanpoalderantz begiratuz gero, pareko edifizioko... [+]


Bueltan da anabasa

Gutxinaka bada ere kultura berpizten ari da. Duela aste batzuk zabaldu zituzten museo eta arte-galerietako ateak, eta Gasteizko hainbat kontzertu aretok laster irekitzeko asmoa dute. Udako eskaintza kulturalak ez du zerikusirik izango aurreko urteetakoekin. Gasteizko Azkena Rock... [+]


Eguneraketa berriak daude