Hilaren 17an hasi eta 21era bitarte, Proklama jaialdiaren 13. edizioa egingo dute Gasteizen, Azala kreazio espazioak eta Artium museoak elkarlanean antolatuta. Aurten, solstizioaren inguruko topaketak ekarriko dituzte plazara.
Azalako kide Ixiar Rozasekin hitz egin dugu Proklamaren ibilbideaz eta aurtengo edizioaz: ekainaren 15era arte eman daiteke izena lantegitan.
Azalatik abiatu eta elkarlanean eraikia
Labur eta zehatz esanda, zera da Proklama: Azalak eta Artiumek elkarlanean antolatzen duten arte bizien topaketa bat. Ixiar Rozas Azalako kidearen hitzetan, horrela izan da “lehenengotik hamahirugarrenera arte”. 2014ko urtarrilean egin zuten estreinakoa, eta harrezkero bina eta hiruna egin izan dituzte urtean. Aurten bakarra egingo dute, hamahirugarrena, hilaren 17an hasi eta 21era bitarte.
Jaialdiaren beraren sorreraz galdetu diogu Rozasi, eta Judith Butler filosofoaren artikulu bat aipatu digu: Gu herria: Bilera askatasunaren inguruko gogoetak. “Gauzak izendatzea eta gauzak egitea ariketa performatibo eta auto-eratzaile bezala, horrelako zerbait bultzatu dugu Proklaman”. Proklama bakoitzak izan du bere gaia, edo kolektibo bat gonbidatu du, eta horren inguruan hedatu izan da programaren egitarau osoa.
Gaiak eta gonbidatuak hautatzeko orduan, Azalako lana hartu dute kontuan. Izan ere, Proklama bide bat izan da “Azalara etortzen diren eta urtetan etorri izan diren artisten lanean sakontzeko eta lan horri ikusgarritasuna emateko”. Bestalde, Artiumekin ez ezik, Gasteizko beste hainbat kultur eta arte eragilerekin egin dute lan: “Adibidez, Iruña-Veleiari buruzko topaketak egin genituenean, gogoan daukat ahalegin handia egin zela Bibat-ekin [Arabako Fournier Karta Museoa eta Arabako Arkeologia Museoa biltzen dituen museogunea] lan egiteko. Guretzat oso inportantea da hiriko erakundeen artean halako mikro-mugimenduak egitea, eta ezagutza eta ekintza testuinguruak bultzatzea Gasteizen”.
Aurten, solstizioari begira
Hamahirugarren edizio honetan, lan-talde handi batek antolatu Proklama: iazko irailaz geroztik, eta, “aurretik lan handia eginda”, K.A.P.I.K izeneko lan-talde bat abiatu zuten Azalan. K.A.P.I.K: Kreazio Artistikoko Prozesuen Imajinazio Kolektibo Programa. Talde horretan hainbat artista eta sortzaile bildu dira, eta bi urtez egingo dute lan: hilean behin, Azalan bildu, eta astebetez arituko dira elkarrekin, zenbait metodologiaren arabera. Idazketak ere badu presentziarik lan-talde horretan. Talde lanean hasiz geroztik elkarrekin egin dituzten ariketei tiraka antolatu da, beraz, aurtengo Proklama, “horiek modu publikoan partekatzeko helburuarekin”. Nolanahi ere, Rozasek zehaztu digunez, ez da izango “ikasturte amaierako jaialdi bat”.
Bi lantegi antolatu dituzte. Bata, hauxe: “Gorputz leizetsuentzako gimnastikak”. Rozasen arabera, “praktika somatikoak eta ariketak” izango dira, gorputza leize bezala ulertuta. Beste lantegia, berriz, “Picarot kartak” deitzen da: “Tarotean oinarritutako lantegi bat izango da, kartak irakurtzeko sistema esoteriko bezala; beraz, izango da tailer bat estalitako irudiak irakurtzeko, interpretatzeko, hausnartzeko…”. Bi lantegiak astelehenetik ostegunera egingo dira, eta ekainaren 15era arte eman daiteke izena, proklamar@gmail.com helbidera idatzita.
Azkenik, hilaren 21ean, zeharkaldi bat antolatu dute. “Oinez abiatuko gara Gasteiztik, eta Azala baino pixka bat lehenago dagoen baso batean egingo dugu lo, solstizioa agurtzeko eta zeharkatzeko”. Aurrez ere egina zuten halakorik: “2016an, Martxaundi izeneko zeharkaldi batzuk abiatu genituen. 2016an bertan, oinez joan ginen Bilbotik Azalara, eta iaz egin genuen buelta Azalatik Bilbora. Guretzat oso ariketa ederra izan da, oinez zoazen bitartean jendea ezagutzea. Agian aurretik ezagutzen zenuen pertsona hori, baina oinez zoazenean beste lotura batzuk sortzen dira, hainbat gauza gertatzen dira”. Horregatik erabaki dute edizio honetan halako bat egitea.
Lantegiez eta zeharkaldiaz gainera, aldi berean, programa paralelo bat antolatu dute, eta bi ikus-entzunezko lan eta dantza pieza bat emango dituzte: Eduardo Williams eta Mariano Blatt-en Parsi, Jessica S. Rinland-en Black Pond eta Isaak Erdoizaren MASA. Egitarauari buruzko xehetasun guztiak, hemen.
Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]
Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]
Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]
Bere sorkuntza grafikoa izugarria izan arren joan den mendeko azken hamarkadetan, baita bere eragina ere inguruko artista eta sortzaileengan, badirudi oraindik ere Juan Carlos Eguillor (Donostia, 1947- Madril, 2011) artistaren izena ezezaguna egiten zaigula. Horregatik, Bilboko... [+]
Ituren (Nafarroa), 1777. Erramun Joakin Sunbil (1755-1821) arotza Donamariako Joana Mari Ezpondarekin ezkondu zen. Ia 40 urte eman zituzten ezkonduta, Joana Mari 1806an hil zen arte. Eta tarte luze horretan, noizbait, Iturengo arotzak santu baten kobrezko estatua urtu omen zuen... [+]
1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]
Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Eskultura grekoerromatarrek bere garaian zuten itxurak ez du zerikusirik gaurkoarekin. Erabilitako materiala ez zuten bistan uzten. Orain badakigu kolore biziz margotzen zituztela eta jantziak eta apaingarriak ere eransten zizkietela. Bada, Cecilie Brøns Harvard... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]
Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]