Bakoitzak bere sokakoak aitortzen ditu biktimatzat. Ez besterik. Sarriegi ikusten ditugu horren inguruko tirabirak. Nor ekarri behar dugun gogora eta nor ez, gaizki esateko ez bada.
Egiari zor, ikuspuntuak pertzepzioa eta epaia baldintzatzen ditu. Nondik begiratzen dugu? Azken 60 urteak hartzen ditugu kontutan? 1936tik gerokoak? Beti aurkitu ditzakegu zapaltzaile bat eta defentsan ari dena. Baina nor da nor, western filmetan? Westernek ez dute pelikula osoa kontatzen, zati interesatua baino, gatazkaren jatorria ezkutatuta. Geuri ere ez digute geurearen jatorria eskoletan kontatzen.
Perspektiba behar dugu. Gure inguruko orografia ezagutzeko, mendi tontor batetik izan ohi dugun perspektiba. Altuerak, metroek, emana. Horregatik, uste dugu mendeetako aldia izan behar dugula kontutan, borreroak eta biktimak identifikatzeko.
Euskaldunok gara biktima nagusi, aspalditxotik. Amerikan indiarrak diren bezalaxe. Geure mendeetako historia ezagutzeko gonbita luzatzen dizuegu
Euskaldunok estatua sortu genuen 824an gure gizartea eta kultura babesteko. Mehatxuen aurrean, defentsarako indar armatua antolatu genuen, estatu orok ohi duen legez. Laburbilduz, 1200, 1512 eta 1620an zatikatu eta menpean hartu gintuzten. Independentzia indarrez ebatsi ziguten. Ez ginen oldarrari eusteko gai izan, baina bai ondorioei bizirauteko. Harrezkero saiakera antzu batzuk egin ditugu burujabetza berreskuratzeko.
Perspektiba honetatik, garbi dakusagu borreroak nortzuk diren, eta biktimak gu geu garela: euskaldunok, gure kultura, gure hizkuntzarekin. Apurka-apurka mapatik desagerraraziko gaituzten mehatxupean bizi garenok. Euskararen beheranzko erabilera datuak, Frantzia zein Espainiako “justizien” azken epaiak… lekuko.
Euskaldunok gara biktima nagusi, aspalditxotik. Amerikan indiarrak diren bezalaxe. Geure mendeetako historia ezagutzeko gonbita luzatzen dizuegu, perspektiba irabazi eta egoeraz jabetzeko, eskoletan zein etxean.
Jexux Agirresarobe eta Iñaki Idigoras Igartua
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]