Presoen gaia mugitu beharra ezinbestekoa ikusten dute Foro Sozialean

  • Urtebete igaro da ETAren armagabetzetik. Gizarte zibilaren eskutik gauzatu zen iragan urteko apirilaren 8ko armagabetzea, nazioarteko egiaztatzaileen eta askotariko instituzioen bitartekaritzarekin.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko apirilaren 09a
Koldobika Jauregiren \"Arbolaren Egia\" eskulturaren inaugurazioa (Arg: Bake Bidea)

Urteurrena ospatu eta bakearen bidean pausuak emateko xedez, Foro Sozial Iraunkorrak bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu asteburuon. Bertan, esaterako, euskal presoen “salbuespen egoera” salatu eta bake prozesuaren bidean ibiltzeko giltzak proposatu dira.

Miarritzeko Bellevue egituran elkartu ziren justiziako ordezkariak Foro Sozialaren bigarren egunean, eta Frantziako Estatuan preso diren euskaldunak izan zituzten hizpide. “Batzuetan, oztopo administratiboak oztopo politikoak baino zailagoak dira gainditzeko”, esan zuen presoen gerturatzeari buruz Jean René Etxegarai Euskal Elkargoko presidente eta Baionako auzapezak ekitaldian. Oztopoak oztopo, lanean jarraitzeko konpromisoa adierazi zuten bertaratuek.

Presoen gerturatzeaz gain, zigorren betetzeaz aritu ziren. Azken urtean, 21 euskal preso libre geratu dira, eta ez da izan zigor egokitzapenik. Ostean, gehienak Espainiako Estatuko autoritate judizialen esku utzi dituzte. “Aitzinamendu handiak egiteko giltzak eremu horretan aurkitzen dira”, baieztatu du Xantiana Cachenaut euskal presoen abokatuak.

Berriak emandako kronika eta datuen arabera, 2017ko apirilaren 5ean 74 preso ziren Frantziako Estatuko 24 presondegitan. Egun, 53 preso daude, eta horietatik bost dira epaiketaren zain daudenak. Gainerako 48ak zigortuta daude jada, eta 19k baldintzapeko askatasuna eska dezakete. Eskaera horiek inork ez dituela kritikatzen esan du Cachenautek. Alabaina, 2016an bozkatutako terrorismoaren aurkako legeak dio delitua berriz egiteko arriskuak kontuan izan behar direla, eta hori “arazo” bat dela.

Alta, horrek ere badu soluziorik, Cachenauten esanetan: “Lehen ministroaren dekretu bat aski litzateke”.

NBEko aditu eta ohorezko magistratu Philippe Texierrek esan zuen epaileei mintzatu behar zaiela, beraiek baitute zigorren betetzeari dagokion erabakien ardura. Horrez gain, Justizia ministroa ere aipatu du: “Irudika dezagun Justizia ministroaren zirkular bat galdetzen duena prokuradore guztiei elementu politiko hau kontuan har dezaten. Hau da, borroka armatuaren behin betiko ukapena. Beharbada beste emaitza batzuk lortuko genituzke”.

Aipatu zuen, halaber, egiaren batzorde baten sortzeko premia. Bakea «eraikitzen dela», berretsi zuen, Harold Good apezaren hitzak bere eginez. Ipar Irlandako bake prozesutik ekarri esperientziatik mintzatu zen Good. Presoak ahal bezain goiz askatu behar direla zioen Goodek. «Baketzea posible al da, baldin eta etxetik urrun dauden presoek ez badute itxaropenik? Presoen seme-alabek behar dituzte segurtasun batzuk. Presoak bakearen giltzak dira. Presoak ez badira prozesuaren barne sartzen eta ez badira engaiatzen, ezinezkoa da hitzarmena»

Jauregiren “Arbolaren Egia”

Koldobika Jauregi zizelkariaren Arbolaren egia lana inauguratu dute igandean, ETAren armagabetzearen urteurrena dela eta.

“Belaunaldi berriek iraganaz irakasgaiak atera ditzaten eta geroan aizkora berriro altxatu ez dadin. Esaldi hau idatzita geratu da Baionako Unibertsitatearen aurrean, Roland Barthes zelaigunean.

Eskulturaren inaugurazioak amaiera eman dio ostiralean eta larunbatean gauzatutako Foro Sozial Iraunkorrari. Jean-Rene Etxegarai alkatea, Harold Good irlandar elizgizona, Mixel Berhokoirigoin bakegilea han ziren, besteak beste.

Jauregiren lanarekin ados ez, eta protestari batzuek “lotsa” hitza egin dute aterkiekin. Covite biktimen elkarteak eskerrak eman dizkie protesta egin dutenei. Alabaina, lana “biktima guztien oroimenean” egin dela oroitu du zizelkariak.

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Foro Soziala  |  Baiona

Foro Soziala kanaletik interesatuko zaizu...
2018-09-12 | Uztarria
Harold Good apaiz protestantea bake prozesuez mintzatuko da ostegunean Azpeitian

90eko hamarkadan IRAren armagabetze prozesuan parte hartu zuen Goodek egiaztatzaile moduan. Euskal Herriko gatazka politikoa ere gertutik ezagutzen du, eta Bakearen artisauekin aritu zen lanean ETAren armagabetze prozesuan. 


Foro Sozialak kezka azaldu du espetxe politikan aldaketarik eman ez delako

Foro Sozialeko koordinatzaile Agus Hernanek dio “oso arduratuta” daudela ez dutelako aldaketarik sumatzen espetxe politikan.


ETAren desmobilizazioa aldebakarrekoa izan daitekeela ondorioztatu dute Foro Sozialean

“ETAren demobilizazioa aldebakartasunez egin daiteke bere buruzagien bidez, baina bermatu behar da erabakia kide guztiena dela, eta berme argiak, sinesgarriak eta egiaztagarriak behar dira erabakiaren behin-betikotasunaz”. Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako jardunaldien ondorioen berri eman dute asteazkenean.


ETAren desmobilizazioa eta presoen gaia hizpide armagabetzearen urteurrenean

Foro Sozial Iraunkorrak “DDRa (Desarmea, Desmobilizazioa eta Bergizarateratzea) euskal kasuan: bideragarritasuna eta aukera” jardunaldiak antolatu ditu, ETAren desmobilizazioaren testuinguruan. Ekitaldi nagusia apirilaren 11n izango da, 16:30etik aurrera, Carlos Santamaría Zentroko Donostiako EHUko Antonio Beristain Auditorioan. Horrez gain, aste osoan zehar armagabetzeari eta bake prozesuari buruzko ekitaldiak izango dira.


2018-04-03 | ARGIA
Foro Sozial Iraunkorrak atzerriko bake prozesuen ikasketak ekarriko ditu Euskal Herrira

Foro Sozial Iraunkorrak “DDRa (Desarmea, Desmobilizazioa eta Bergizarateratzea) euskal kasuan: bideragarritasuna eta aukera” jardunaldiak antolatu ditu, ETAren desmobilizazioaren testuinguruan. Apirilaren 11n izango da, 16:30etik aurrera, Carlos Santamaría Zentroko Donostiako EHUko Antonio Beristain Auditorioan.


2018-01-29 | Mikel Asurmendi
Orain 34 urte hasitako deportatuen egoera amaitzeko garaia da

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak (EIPK) legeria arrunta eta “errealitate printzipioa” eskatu du iragan asteburuan, Irunen egindako IV. Foro Sozialaren karietara. Kolektibo honen iritziz, iheslari eta deportatu andana etxera liteke “salbuespenezko legedia” bertan behera utziz gero.


2018-01-10 | Uriola.eus
Espetxe politikaz eztabaida publikoa egingo dute EAEko alderdi nagusiek Bilbon, PPk izan ezik

Ostegunean, PSE, EAJ, Elkarrekin-Podemos eta EH Bildu alderdiek espetxe-politikari buruz eztabaidatuko dute lehen aldiz era integral batean Bizkaiko Abokatuen Elkargoan. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiak egongo dira bertan, PP izan ezik.


2018-01-05 | Andoni Mikelarena
ETA uda aurretik desmobilizatzea espero du Foro Sozialak

Nazioarteko bitartekariek emandako datuetan eta ETAk berak egindako adierazpenetan oinarritzen dira baieztapen hori egiteko.


2017-11-14 | Andoni Mikelarena
Larri gaixo dauden presoak askatzeko eskatu dute Nafarroako sindikatuek

Iragan ostegunean Nafarroako Parlamentuak egindako adierazpenarekin bat egin dute sindikatuek. Foro Sozialak bultzatu du ekimena.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude