Mugarri izan daitekeen epaia Kanarietan: erditzea ala zesarea amaren erabakia da, ez medikuarena

  • Medikuek 17 ordu luzatu zuten erditze naturala, eta garuneko lesio itzulezinak eragin dizkiote haurretako bati. Hala, Kanarietako Osasun Sailari miloi bat euroko kalte ordaina ezarri dio epaitegi batek.


2023ko maiatzaren 12an - 12:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kanaria Handiko Las Palmaseko epaitegi batek haurdun dagoen emakume baten "oinarrizko eskubide" gisa aitortu du erditze naturala edo zesarearen artean aukeratzeko. Era berean, Kanarietako Osasun Sailari milioi bat euroko kalte ordaina ezarri dio ama baten erditzea 17 orduz luzatzeagatik, El Diariok informatu duenez

Administrazioarekiko Auzien 5. Epaitegiak ama bati arrazoia eman diote, ospitaleko medikuek ez zutelako errespetatu amaren eskubidea bikiak baginatik ala zesarearen bidez jaiotzea erabakitzeko. Ondorioz, garuneko lesio itzulezinak eragin dizkiote haurretako bati.

Epaiaren arabera, emakumeak ez zuen informaziorik jaso "erditzearen inguruabarrei buruz, ezta erditze naturalak zesarearen aurrean dituen abantaila eta desabantalei buruz, bere erantzukizunpean aukera bat edo beste hautatzeko aukera izan zezan". Gainera, epaileak dio medikuek "kanpoko eskubide baten usurpazio onartezina" egin dutela, eta ondorioz, "emaitza izugarria" izan dela.


Irakurri gehiago: Gizartea
Gizartea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 18
Barra warroak
Ez ordaintzearen prezioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.