Medikuek 17 ordu luzatu zuten erditze naturala, eta garuneko lesio itzulezinak eragin dizkiote haurretako bati. Hala, Kanarietako Osasun Sailari miloi bat euroko kalte ordaina ezarri dio epaitegi batek.
Kanaria Handiko Las Palmaseko epaitegi batek haurdun dagoen emakume baten "oinarrizko eskubide" gisa aitortu du erditze naturala edo zesarearen artean aukeratzeko. Era berean, Kanarietako Osasun Sailari milioi bat euroko kalte ordaina ezarri dio ama baten erditzea 17 orduz luzatzeagatik, El Diariok informatu duenez.
Administrazioarekiko Auzien 5. Epaitegiak ama bati arrazoia eman diote, ospitaleko medikuek ez zutelako errespetatu amaren eskubidea bikiak baginatik ala zesarearen bidez jaiotzea erabakitzeko. Ondorioz, garuneko lesio itzulezinak eragin dizkiote haurretako bati.
Epaiaren arabera, emakumeak ez zuen informaziorik jaso "erditzearen inguruabarrei buruz, ezta erditze naturalak zesarearen aurrean dituen abantaila eta desabantalei buruz, bere erantzukizunpean aukera bat edo beste hautatzeko aukera izan zezan". Gainera, epaileak dio medikuek "kanpoko eskubide baten usurpazio onartezina" egin dutela, eta ondorioz, "emaitza izugarria" izan dela.