Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

  • Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.

Haien esperientziak partekatu dituzten zenbait kide, mahai inguruan. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa

2025eko urtarrilaren 28a - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbatean Emakumeen Mundu Martxaren topaketak egin zituzten Atarrabiako Kultur Etxean. 300 lagun inguru elkartu ziren indarkeria matxistaren eta justizia feministaren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.

Indarkeria matxistak jakean nondik, norekin eta nola aritzea komeni den izan da topaketen abiapuntua. Izan ere, mugimendu feministak aspaldi du aztergai justizia sistema zenbateraino den lagungarri, esaterako, biktimen erreparazioa bermatzen ote duen edota nola tratatzen diren indarkeria matxistagatiko salaketak. Euskal Herrian izandako hainbat prozesu judizialen argi-ilunak ikusarazi dituzte.

Biktimen babesa, norberaren erritmoak errespetatzea, erreakzioak, konplizitateak edota testigantzak izan dira mahai-inguruetan tartea izan duten eztabaidetako zenbait.

Gaur egungo gizartearen egoerari ere erreparatu diote. Diagnostikoak argi dio: “Ez sistema patriarkal, arrazista eta klasista honek, ez eta sistema horretatik eratorritako instituzioek ere ez dituzte asetzen emakume eta bestelako gorputz minduen beharrak; justizia honen arrimuan, ezin da”. Eta hain zuzen ere, justizia ereduaren izaera arrazista ere kritikatu dute.

Udan, Nazioarteko Ekintza egingo du Euskal Herriko Emakumeen Mundu, Marsellan ekainaren 13tik 15era, eta horren berri emango dute aurki.


Feminismoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.