Julio Soto, 2019ko Nafarroako txapelduna

  • Bosgarren txapela eskuratu du Gorritikoak, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Bertsolaritzaren alde lan eskerga egin duen Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 25an - 07:55
Julio Sotok bosgarren txapela eskuratu zuen larunbatean. Argazkia: bertsozale.eus.

1.350 lagun elkartu dira gaur Iruñeko Anaitasunan, 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken hitzordua bertatik bertara jarraitzeko; beste hainbatek ere izan dute www.bertsoa.eus eta bidelagun ditugun hainbat hedabideren bitartez finala jarraitzeko aukera ere.

15:30ean zabaldu dira aretoko ateak, eta eserlekuen urdin-laranjak ezkutatu ahala, 17:00etan oholtzaratu dira bertsolariak: Joanes Illarregi, Xabier Terreros, Xabi Maia, Julen Zelaieta, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Julio Soto eta Eneko Fernandez, hurrenez hurren. Fernando Anbustegik egin ditu aurkezle lanak eta Alaitz Rekondo aritu da gaiak ematen.

Lehen ariketa sorta eginda, buruz burukora pasa dira Lazkoz eta Soto. Zortziko txikian eta sei puntuko motzean arituta, kartzelako lanarekin amaitu dute gaurko saio puntuagarria. Epaile lanetan aritu dira gaur Amaia Telletxea, Arkaitz Goikoetxea, Jon Abril, Joseba Beltza, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.

1.172 puntu lortuta, 2019ko Nafarroako bertsolari txapelduna da Soto, bosgarrenez. Nafarroako Bertsozale Elkartean eragile eta irakasle gisa inurri lanean ekarpen handia egindako Joxema Leitzak jantzi dio txapela irabazleari.

Tuteratik Urdazubira, Iruritatik Lizarrara, Lesakatik Atarrabiara eta Etxarri Aranatzetik Iruñera, Nafarroaren berdeak horiak eta gorriak zeharkatu ditugu, hainbat erakunde, bertso eskola eta bertsozaleei esker 2019 honetan ere. Mila esker.

Albiste hau bertsozale.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2023-12-04 | Bertsozale.eus
Julio Soto da 2023ko Nafarroako txapelduna
Bere seigarren txapela irabazi du Julio Sotok, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Azken hamabi urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako Alaitz Rekondok jantzi dio txapela irabazleari.

2023-11-23 | ARGIA
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarrera ditugu ARGIAko kideentzat

  Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.


2023-11-20 | Bertsozale.eus
Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala
Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo,... [+]

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera
270 lagun inguru bildu dira Agoizko Kultur Etxean, txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko. Julio Sotok lortu du puntu gehien (543,5) eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.

2023-10-23 | Bertsozale.eus
Eneko Lazkozek irabazi du Leitzako saioa, eta osatu dira finalaurrekoak
Azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du Etxarri Aranazko bertsolariak. Gaurkoarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Leitzako... [+]

Eguneraketa berriak daude