Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

  • Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.

Israel - Premier tech taldea. Hoebele / Wikipedia Commons

2025eko abuztuaren 21ean - 09:35
Azken eguneraketa: 11:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Vueltako zuzendaria Israelen parte hartzeari dagokionez mintzatu da elkarrizketa batean: "Ez diogu muzin egiten Gazan gertatzen ari denari, eta haiek (Israelgo taldea) kanporatzeko eskakizunak iritsi zaizkigu, baina taldeak lortutako puntuengatik irabazi du Vueltan parte hartzea, ez da gonbidapen bat. Parte hartzeko eskubidea du eta babestu behar dugu". 

Hainbat eragilek eskatu dute Israel-Premier Tech taldeak lehiaketan parte ez hartzea. Hori horrela, hainbat kolektibo batu dira "genozidiorik gabeko kirola" kanpaina abiatzeko. Kanpaina horretan salatu dute Espainiako Vuelta Israelen ohiko "sportswashing"-a (zuriketa) sustatzen ari dela. Eragileen esanetan, lehiaketa antolatzen duen enpresak aukeratu zuen Israel parte-hartzaile gisa 2020an, eta estatu sionistaren parte hartzea ez dute inoiz zalantzan jarri, nahiz eta "Israelek hamarkadak daramatzan Nazioarteko Zuzenbidea eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa urratzen, eta gaur egun giza eskubideen aldeko elkarte ugarik leporatzen dioten genozidioa egitea".

Zurekin Nafarroa koalizioak salatu du Israelen parte hartzea. Haien hitzetan, taldearen izen ofizialak Israelgo Estatuaren izena du eta sionismoari lotutako erakundeen finantzaketa jasotzen du. Haren parte-hartzeak "genozidio basatia egiten ari den apartheid erregimena zuritzeko nazioarteko propagandarako tresna" bihurtu du Vuelta. Koalizioak azpimarratu duenez, kirolak kidetasun balioak sustatu behar ditu eta ez du "gizakiaren zentzugabekeriarik basatiena zuritzeko" baliatu behar. Horrela, koalizioak eskatu dio Nafarroako Gobernuari Unipublic enpresa antolatzaileari eska diezaiola talde israeldarra txapelketatik kanporatzea. Eskaera bera egin die Vueltak igaroko dituen udalerrietako udal gobernuei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Donostiako Klasikoa eta Israel-Premier Tech taldea

BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]


2025-07-21 | Axier Lopez
Bilboko Aste Nagusian genozidioaren konplize bati agur esan diote: 13 konpartsak ez dute Coca-Cola txosnetan eskainiko

Bilboko Konpartsak osatzen duten 27 taldeetatik hamahiruk erabaki dute AEBetako Coca-Cola multinazionalaren produktu guztiak kenduko dituztela haien txosnetatik, Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioaren konplize izatea leporatuta.


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


Sidenorrek Israeli altzairua saltzeari utziko diola iragarri du, Palestinaren aldeko eragileen presioaren erdian

Astearte eguerdian jakinarazi du Sidenorrek Israelekin harreman komertzialak etengo dituela. Ordu batzuk lehenago ELA, LAB eta ESK sindikatuek, BDZ mugimenduarekin batera, euskal enpresari eskatu diote gaur bertan Bartzelonako portutik Israelera irten den bidalketa bertan behera... [+]


Israeli boikota musika jaialdietan ere

El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Israelen okupazioaren konplizeak
Apartheid isilaren geltokiak

Mundu guztia Gazari begira ari da orain. Baina Palestina ez da lur hori bakarrik. Bada beste lurralde bat, izen bera duena, ostutako lurren atzean, moztutako gorputz adarra nola begiratzen diona galdutako lurrari: Zisjordania, eta, egoera are bereziagoan, Jerusalem. Lurralde... [+]


Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security enpresa israeldarrarekin sinatu duen kontratuaren aurkako kexak aurkeztu dituzte

Metro Bilbaok I-SEC Aviation Security S.L. segurtasun-enpresa kontratatu zuen apirilean. Horren aurrean, kexak aurkeztu dituzte dozenaka herritarrek Metro Bilbaoren bulegoetan, Bilbo-Palestina Herri Ekimena eta Nodo BDZ-Bizkaiak deituta.


CAF Palestinan eraikitzen ari den trenbidearen bigarren fasea hasi izana salatu dute

Okupatutako Jerusalemgo Ekintza Nazional eta Zibileko batzordeak jakinarazi du trenaren bigarren fasearen hasiera, eta gaitzetsi egin du kokalekuen arteko komunikazioa indartzea duelako helburu. Zisjordanian 22 kokaleku berri ezarriko dituela adierazi du Israelek.  


2025-05-16 | Gedar
60.000 euroko isuna Indar Gorriri, sionismoaren aurkako mezu batengatik

"Weissman kanpora, sionismo-faxismoa suntsitu" idatzi zuen sarean, palestinarrak erailtzeko deia egin baitzuen Granadako jokalariak. "Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Legea" ezarrita, isun erraldoia jarri diote Indar Gorriko kide bati.


2025-05-15 | Gedar
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiako Estatuko musika-jaialdi gehienak bereganatu ditu

KKRk urtarrilean erosi zuen Superstruct sustatzailea, Sónar, Viña Rock edo Resurrection Fest jaialdiak sustatzen dituena besteren artean. Palestinaren kolonizazioari lotutako higiezin-jardueretan eta Israelgo sektore teknologikoan parte hartzeagatik seinalatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude