Juani Rishmawi Palestinako laguntzaile humanitarioa aske utzi dute, hamar hilabeteko atxiloaldiaren ostean

  • Gaur utzi du Israelek aske Juani Rishmawi giza eskubideen aldeko ekintzailea. 301 egun egin ditu preso eta jasan behar izan ditu aislamendua, galdeketa etengabeak eta kartzeletako leku-aldatzeak. Rishmawi kide den Health Work Committees erakunde palestinarrak ilegala izaten jarraitzen du Israelen eta bere zuzendaritza osoa kartzelan daukate.


2022ko otsailaren 08an - 08:19
Azken eguneraketa: 09:33
Juani Rishmawi. Argazkia: Hala Bedi.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Juani Rishmawi-ren aurkako bost salaketa jarriak daude, tartean, erakunde ilegal bateko kidea izatea eta Palestinaren Askapenerako Herri Frontera diruz laguntzea erakunde horren bidez. Juani Rishmawik 60 urtetik gora ditu eta hauetatik 35 baino gehiago daramatza Palestinan bizitzen eta hainbat GKErekin lanean.

Iazko apirilaren 13an atxilotu zuten Rishmawi, kargurik gabe. Zazpi hilabete beranduago, azaroaren 17an, ezarri zizkion Israelgo tribunal militarrak 13 hilabeteko kartzela zigorra eta 14.000 euroko isuna. Astebete lehenago fiskaltzarekin adostu zuen erruduntasun hitzarmena, kondena jaisteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude