Juan Carlos Borboikoaren erretratua kendu dute Nafarroako Parlamentutik

  • Nafarroako Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak adostu dute errege emerituaren erretratua kentzea, eta ordu gutxira erretiratu dute, ekainaren 15ean. Mekara doan AHTren eraikuntza lanengatik ustez kobratu dituen komisio ilegalak direla-eta erabaki dute koadroa kentzea. Bestalde, Nafarroako Parlamentuak frankismoko torturatzaileei kondekorazioak kentzearen aldeko adierazpen instituzionala onartu du.


2020ko ekainaren 16an - 07:17

Nafarroako Parlamentuko Gobernu Gelatik kendu dute Juan Carlos Borboikoaren erretratua. Nafarroako Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak adostu dute berau kentzea, eta ordu gutxira erretiratu dute, ekainaren 15ean. Ezkerrak planteatu du ekimena Mekara doan Abiadura Handiko Trenaren lanengatik kobratu omen dituen komisio ilegalengatik eta PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk eta Ahal Dugu-k babestu dute. Navarra Sumak kontrako botoa eman du.

Hemen koadroa kendu duten unea:

Erretratua kendu bai, baina ikertu ez

PSNk eta Navarra Sumak kontrako bozka emanda atzera bota dute Diputatuen Kongresuan ikerketa komisio bat eratzearen aldeko puntua. PSNk adierazi du auzitegiak ikertzen ari direnez ez duela beharrezko ikusten lan horri ekitea eta Ezkerrak monarkiari buruzko erreferenduma eskatu du.

Frankismoko torturatzaileei kondekorazioak kentzea eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Nafarroako Parlamentuak frankismoko torturatzaileei medailak kentzearen aldeko adierazpen instituzionala onartu du ekainaren 15ean. Bertan, Espainiako Gobernuari eskatzen diote frankismoan "giza eskubideekin bateraezinak diren ekintzak egin edo behatu" zituzten funtzionario eta autoritateei kondekorazio denak kentzeko, baita hilda daudenen kasuan ere. Nafarroako Parlamentuak adostutako eskaera hau Espainiako Kongresuak ekainaren 11n egin duenaren bide berean doa: epaitua izan gabe maiatzean hil zen Antonio Gonzalez Pacheco "Billy el Niño"-ri eta beste polizia torturatzaile ezagun batzuei kondekorazioak kentzeko eskatu zuten.

Kondekorazioak kentzean hark dakartzan onura ekonomikoak ere eteteko eskatu du Nafarroako Parlamenduak. Eta 1948 eta 1978 artean emandako noblezia tituluak indargabetzeko.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengo zabalak nahiago du errepublika monarkia baino

Elektomaniak egin du galdeketa. Gipuzkoa da estatu guztian lehenengo postuan geratu dena, Bizkaia bigarrena eta Nafarroa eta Araba, berriz, laugarren eta bosgarren.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Eskandaluak eta balizko maniobrak

Goiko esferetan mugitzen diren gizaseme zoriontsu guztiak antzekoak dira, eta egin behar ez luketen zerbait egiten atzematen dituzten guztiak berriz, bakoitza bere modukoa. Boris Johnson eta Iñaki Urdangarin, BoJo eta Besoluze –horrela deitzen omen dio Juan Karlos... [+]


Eguneraketa berriak daude