Josu Muguruza eta Santi Brouarden memoria eta lan politikoa aldarrikatu dituzte Bilbon

  • 35 urte bete dira Santi Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko buruzagi historikoak tiroz hil zituztela. Ane Muguruzak hilketen erantzukizun politikoak argitzea exijitu du.


2019ko azaroaren 20an - 18:41
Ametzola parkean egindako omenaldiaren irudi bat. Argazkia: eitb.

Ametzola parkean eta Errekalden egin dituzte Muguruza eta Brouarden aldeko omenaldiak. Josu Muguruzaren alaba Ane Muguruzak hartu du hitza Errekaldeko omenaldian, Egiari Zor fundazioaren izenean.

Muguruza eta Brouarden borroka politikoa aldarrikatu du Ane Muguruzak, orainaldiarekin lotuz: "Biek, beste hainbatek bezala, Euskal Herriarentzat defendatzen zuten proiektu politikoak, gaur egun ere talka egiten jarraitzen du genozidak lotuta utzi zuenarekin”.

Memoria eta erantzukizunak

Biktima batzuen umiliazioaz asko hitz egiten dela adierazi du Egiari Zor fundazioko bozeramaileak, baina estatuaren biolentziaren biktimak “umiliatuta sentitzeko arrazoiak” dituztela salatu du. Francoren gorpuari eginiko gorazarrea eta estatuaren indarkeriarekin lotutako pertsonen zigorgabetasuna jarri ditu adibide bezala, besteak beste.

Memoriaz eta indarkeriaz aritu da Muguruza, boterearen aldeko begirada partzialak kritikatuz: “Badirudi indarkeria bakarra dela deslegitimatu beharrekoa. Eta ez, hain zuzen ere, milaka pertsona areka anonimoetan fusilatuta mantentzen dituen indarkeria hori, ezta ere funts erreserbatuekin finantzatu zena edo manifestazioak eta batzarrak desegiteko tiro egiten zuena".

Josu Muguruzaren eta Santi Brouarden hilketen harira, “erantzukizun politikoak argitzea” eskatu dute omenaldian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Gobernura iristean tortura geldiarazteko agindu zuela dio Belloch ministro ohiak

1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]


Hondarribiko Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean

Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.


Eguneraketa berriak daude