Josu Bergara (EAJ) Garraio eta Obra Publikoen sailburu ohiaren enpresari esleitu diote Donostiako AHTren geltokiko obra, 861.000 euroan

  • Arantxa Tapia Lakuako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Eneko Goia Donostiako alkateak eta Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak Donostiako Norteko geltokiaren birmoldaketa proiektua aurkeztu zuten astelehenean, Donostiako udaletxean. Obraren helburua Abiadura Handiko Trenari sarbidea ematea da eta horren ardura Eptisa/Cinsa ingeniaritza-Jon Montero aldi baterako enpresen elkarteari esleitu diote.

Axier Lopez @axierL
2018ko maiatzaren 15a
Eneko Goia, Arantxa Tapia eta I˝igo de la Serna, asteleheneko aurkezpenean. Argazkia: Arantxa Tapia

2019an hasiko dituzte lanak eta horretarako 861.000 euroko aurrekontua gorde dute. Printzipioz, hamar hilabetean burutzeko. Geltokiaren estalkiak 5.788 metro koadro izango ditu eta handik Tabakalerara sartzeko aukera izango da. Espazio hori plaza bilakatzea da asmoa.

Eptisa/Cinsa

Josu Bergara Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zen 1995-2003 bitartean.

Eptisa/Cinsaren Administrazio Kontseiluko presidentea Josu Bergara Etxeberria da. Eusko Alderdi Jeltzaleko kide ezaguna da eta hainbat ardura politiko publiko izan du bere gain: 1991tik aurrera Jose Antonio Ardanzaren gidaritzapeko Jaurlaritzan Garraio eta Obra Publikoen sailburua eta 1995-2003 bitartean Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zen, besteak beste. 2003tik aurrera politika instituzionaletik kanpo aritu da. 2008ko martxotik aurrera da Eptisa/Cinsako Kontseiluko presidente.

Bidegi kasuren harira salaketa jarri zuen aurreko legegintzaldiko Gipuzkoako Aldundiak hainbat ordezkari politiko eta enpresaren aurka. Enpresa hHorietako Eptisa/Cinsa da. Ap-1eko obren zati baten zaintzaren ardura zuen Eptisa/Cinsak eta tramo horretan erabilitako diru publikoaren ustezko erabilera okerrarengatik salatu zuten. Orotara, bi kereila kriminal aurkeztu zituzten AP-1 autobideko obrei lotuak. Egun auzi horrek irekita jarraitzen du eta epaitegietan dago noiz argituko zain.

Fabore trukea

Gipuzkoako Aldundiko aurreko gobernuaren eledun Larraitz Ugartek (EH Bildu) 2015ean salatu zuen zenbait euskal enpresatako Administrazio Kontseiluen osaketak “ulergaitzak” direla. Mario Fernandezen “Cabieces auzia” pil-pilean zen artean. Ondorengo egunetan Garak gehiago zehaztu zituen Ugarteren adierazpenak eta argitaratu zuenez, Eptisa/Cinsa enpresaz ari zen Ugarte, eta zehatzago, PSE-EEko Iñaki Dubreuil Churruca Eptisa/Consako Administrazio Kontseiluko kideaz. 2011ko urtarrilaren 24tik da kontseilukide, egun horretan Joseba Andoni Leizaolaren (EAJko kide historikoa) lekua hartu zuen. 2001ean ETAk Dubreuil zauritu eta Elektra enpresako bi langile hil zituen. Administrazio Kontseiluan Dubreuil sartu izana EAJ eta PSE-EEren arteko balizko fabore trukeen ondorio izan zitekeela jaso zuen Garak.

EAEn 6.300 milioi AHTrentzat

Asteleheneko agerraldian aditzera eman zutenez, 6.300 milio euro bideratu dituzte honezkero AHTa EAEn eraikitzeko obretara. Konparaziorako, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikarako Departamentuaren 2018ko aurrekontua 253 milioi eurokoa da. Hau da, kultura eta hizkuntza politikara 25 urtez bideratutako diru guztia baino gehiago gastatu dute AHTko obretan. 6.300 milioi baino handiagoa izango da azken kopurua, oraindik zenbait obra bideratzeko baitaude.

Lakuako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak poza adierazi du EAEko AHTren obrak  “erritmo onean” ari direlako garatzen. Lakuaren ardurapean dauden 17 obretatik 12 osatuta daudela azpimarratu du, eta gainerakoez "%70-80an daudela" aipatu du.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Abiadura Handiko Trena  |  EAJ  |  Donostia  |  Ate birakariak

Abiadura Handiko Trena kanaletik interesatuko zaizu...
2018-08-08 | AHT Gelditu
AHT gelditu! 2018ko bizi martxa
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Abiadura Handiko Trenaren aurka bizikleta martxa antolatu du uztaila amaieran AHT Gelditu ekimenak. Nafarroako lurrak zeharkatu zituzten biztanleei trenaren inguruko informazio helaraziz.


Altsasuko Alkateari eskutitz irekia AHTari buruz

AHT-Gelditu!-k antolatuta eta Sakana Trenaren Alde plataformak lagunduta bizikleta-martxa egin zen Martzillatik abiatuta Altsasura arte. Hori baliatuta, Sakana Trenaren Alde plataformak gutun irekia zuzentzen dio Altsasuko Udaleko Alkatea den Javier Ollo jaunari.


2018-07-29 | Juan Mari Arregi
Tapiaren datu zoroak AHTrentzat

Lakuako Gobernuak, bere kontseilari Arantza Tapiaren bidez, jarraitzen du tematuta Euskal Y-a erakitzeko, Europako Kontuen Auzitegiak bere bideragarritasuna oso zalantzan jarri duen arren, esanez “mosaiko ez eraginkorra” eta “iruzur ekonomikoa” dela. Ajuriaeneakoek jarraitu nahi dute zorakeria faraonikoarekin, kontuan izan gabe haren xahutze ekonomiko publikoa, ez politikoki ez herritarren artean sekula eztabaidatu gabea gainera.


2018-07-27 | Ahotsa.info
Nafarroako Erdialdea zeharkatu du AHT Gelditu ekimenaren txirrindula martxak

AHT Gelditu ekimenak antolatu duen Abiadura Haundiko Trenaren aurkako txirrindula martxa Nafarroako Erdialdea zeharkatu du gaurko egunean. Martzillatik Tafallaraino, Azkoien, Faltzes eta Erriberritik pasatuz, bertako biztanleei proiektu honen inguruko informazio helarazi diete.


AHT: Amaiera gabeko trenbidea

Agintariek herritarrei “etorkizunaren” izenean hitz emandako Abiadura Handiko Trenbide sarearen hiru laurden amaitu gabe dago, lehen proiektuak hasi eta ia hiru hamarkada ondoren. Oraindik urteak beharko dituzte zati gehienak amaitzeko eta batzuk seguruenik ez dira inoiz egingo, Ipar Euskal Herrikoa kasu.


AHTren aurka Itsasondon giltzapetu ziren lau ekintzaileei isuna jarri diete

60.000 euroko isuna eta urte eta erdiko kartzela zigorra eskatzen zieten Fiskaltzak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS). Fiskaltzarekin negoziatzea lortu dute ordea.


2018-07-23 | ARGIA
Elkarretaratzea Donostian, Itsasondoko meategietan giltzapetu ziren lau lagunekin elkartasunez

Uztailaren 25ean eta 26an epaituko dituzte 2010ean Itsasondoko meategietan giltzapetu ziren AHTren kontrako lau ekintzaileak. Sustengua adierazteko elkarretaratzea deitu dute Donostiako epaitegi aurrean, 25ean 9:00etan.


2018-07-20 | Guaixe .eus
AHTren kontra bizikletan Martzilla eta Altsasu artean

AHT Gelditu! Elkarlanak Nafarroako Abiadura Handiko Tren korridorearen kontrako bizikleta martxan antolatu du. Ostegunean Martzillatik abiatuko da eta 29an Altsasun bukatuko da. Azken etapa Irurtzun eta Altsasu artekoa da. Astelehenera arte eman daiteke izena ahtrikeznafarroa@gmail.com e-postan edo 628 243 066 telefonoan. Lau egunetarako joaten direnek 40 euro ordaindu beharko dituzte, 25 bi egunerako joaten direnak eta 15 euro egun bakarrean ariko direnek. Horren barruan gosariak, bazkariak... [+]


2018-07-19 | ARGIA
AHT-ren xahubidea
Bergarako lotuneko beste zati bat esleitu du Adifek: kilometroko 35 milioi euro

Espainiako Sustapen ministerioak Euskal Y-aren bigarren zati bat esleitu du Bergarako lotunean, trenbide azkarraren sareak bat egiten duen tokian.


2018-07-15 | Juan Mari Arregi
Onartu, AHT erokeria da

Europako Kontu Auzitegiak txosten etsigarria zabaldu du Europako abiadura handiko trenbide sarearen inguruan (Euskal Herrian AHT, Frantzian TGV, Espainian AVE…).


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude