Joseba Sarrionandia ardatz, Hendaiako V. irakurraldi publikoan

  • Hendaiako irakurraldi publikoak Joseba Sarrionandia idazlearen gainean osatu du aurtengo edizioa, eta ohiko txandakakako irakurketaz gainera, hitz hartze literarioak eta poema errezitatu eta kantatuak eskainiko zaizkio bertaratzen denari, bihar, asteazkena, ekainak 4 dituela.


2014ko ekainaren 3an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ehundik gora irakurle batu dira guztira, tartean bertsolari, idazle, kazetari, politikari, hezitzaile eta artistak, asko eta asko, bertan bizi direnak, baina baita beste zenbait herritatik gehitutakoak ere; esate batera, Azkaine, Bilbo, Donibane-Lohizune, Donostia, Durango, Hondarribia, Maule, Uztaritze edo Ziburukoak.

14:00etatik 17:30 arte, Joseba Sarrionandiaren Kolosala izango da (Txalaparta, 2003) nobela irakurriko da 3 minutuko errelebotan (irakurle bakoitzak 2 orrialde), Hendaiako Mediatekan. Ondoren, eta prentsaurreko labur baten ostean, Hitz Hartze Literarioari ekingo zaio. Besteak beste, Gonzalo Etxebarria tindatzailea, Txomin Peillen eta Aitzpea Azkorbebeitia unibertsitate irakaleak eta Eider Rodriguez eta Xabier Mendiguren idazleak mintzatuko dira Sarrionandiaren obraz. 18:50etik goiti, idazlearen poemak errezitatu eta kantatuko dira. Olerki ugarik du dagoeneko tokia geure memorian, Mikel Laboak, Imanolek, Oskorrik, Fermin Muguruzak edo Deabruak Teilatuetan eta Berri Txarrak bezalako taldeek kantatu dituztelako.

Ekimenari amaiera emateko, aperitifa izango da.


Joseba Sarrionandia kanalean gehiago
2024ko ekainaren 19
Poesia mailu bat da jaialdia
Literatura ez da ezer arriskutsua, ezta?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...