Joseba Arregi hil da, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia

  • Joseba Arregi (Andoain, 1946 - Zarautz, 2021) Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen 1984-85 eta 1987-1995 artean, baita bozeramailea ere bigarren epealdi horretan, Jose Antonio Ardanzaren gobernuan. 2001era arte EAJren legebiltzarkidea izan zen, eta hiru urtera alderdia utzi zuen, desadostasunak zirela-eta. 75 urte zituela hil da.


2021eko irailaren 14an - 08:13
Azken eguneraketa: 10:50
Joseba Arregi, artxiboko irudian / Iñigo Azkona
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Teologian eta Soziologian doktore, Rikardo Arregi kazetaria anaia zuen. EAJren Gipuzko Buru Batzarreko buru eta Euskadi Buru Batzarreko kide izana da, legebiltzarkide izendatu aurretik. Ibilbide politikoa amaitu ostean, Soziologia irakaslea izan zen EHUn, 2011ra arte.

EAJren ildo estrategikoarekiko "distantzia handia"

2001ean utzi zuen politika Arregik, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan bere alderdiaren zerrendetan aurkezteari uko eginda. Alderdia bera 2004an utzi zuen. Orduan azaldu zuen "asko pentsatutako hausnarketa" baten ondorio izan zela erabakia, ez gertakari jakin bati lotua, eta "oinarrizko gaietan distantzia handia" zuela EAJren ildo estrategikoarekiko, Jon O. Urain kazetariak nabarmendu bezala Berria egunkarian plazaratutako artikuluan. 2001eko bozen aurretik, bere erabakiaren berri ematean, azaldu zuen gobernu egokiena EAJ-PSE-EE aliantza litzatekeela, eta, bestela, EAJ-PSE-EE-PP "kontzentrazio" gobernu bat. PSE-EErantz mugituz joan zen urte horietan, eta, 2004ko azaroan, Aldaketa plataforma aurkeztu zuen, "euskal kultura politikoa birsortu" eta Jaurlaritzan "alternantzia" egon zedin babesteko. Basta Ya plataformaren inguruan ibili zen orduan, eta ETAk mehatxatuta bizi izan zen, Berrian irakurri daitekeenez.

“Sailburu hiru aldiz izan ondoren, Lehendakari edo Aita Santu izatea tokatuko litzaidake” (ARGIA, 2009)

Fermin Etxegoienek elkarrizketa laburra egin zion Arregiri ARGIAren 2189. zenbakian. "Batzuentzat, aitaren etxea abandonatu zuen traidorea. Besteentzat, gizarte aske eta irekiaren aldeko ahots ozena", idatzi zuen sarre moduan.

Irakurri elkarrizketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Palestinaren aldeko greba, lanuzte, eta mobilizazio egunean parte hartzeko hitzorduen bilduma

Urriaren 15eko asteazkena Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. Albiste honetan jaso ditugu deialdiak. ARGIAk bat egiten du Palestinaren aldeko greba eta... [+]


Nicolas Sarkozy asteartean sartuko da espetxean

Frantziako presidente ohiak La Santé espetxera joan beharko du hilaren 21ean. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik milioiak jaso izanagatik zigortu zuten irailean. Astelehenean heldu zaio espetxeratzeko... [+]


Markos Zapiain eta Koldo Biguri ere saritu dituzte Euskadi Literatura sarietan, saiakera eta itzulpenagatik

Markos Zapiainentzat izango da saiakerako Euskadi saria eta Koldo Biguriri itzulpengintzakoa, astelehen goizean jakinarazi dutenez. Gaztelaniazko Literaturakoa Garazi Albizuari emango diote eta gaztelaniazko saiakerakoa Itxaso del Castillori. Honenbestez, aurreko astean... [+]


Portugalen eskuineranzko joera berretsi dute udal hauteskundeek

Igandean eginiko bozetan zentro eskuineko PSD alderdia izan da garaile. Chega alderdi ultraeskuindarra hiru udalerritan nagusitu da eta udalerri mailan boterea eskuratzen duen lehen aldia bada ere, bere aurreikuspenetatik urrun geratu da.


Erreakzioak
Jaurlaritza: “Irudietan argi ikusten da talde antolatu bat dagoela atzean”

Igandean Falange talde faxistak kontzentrazioa deitu zuen Gasteizen Hispanitate eguna ospatzeko, eta aurkako mobilizazioa deitu zuten talde antifaxistek. Hemeretzi pertsona atxilotu zituzten, denak ere antifaxistak. Piztutako istiluek erreakzio ugari sortu dute.


Gasteizen atxilotutako hemeretzi manifestari antifaxistak aske utzi dituzte

Igandean atxilotu zituen Ertzaintzak desordena publikoak egotzita, eta astelehenean aske utzi dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.


Hemeretzi atxilotu eta zauritu ugari Gasteizen, Falangearen Hispanitatearen egunaren ospakizunaren harira

Eskuin muturreko taldeak Espainiako Estatu mailako deialdia egin du, eta dozenaka pertsona batu dira Probintzia plazan. 300 bat metrora deitutako mobilizazio antifaxistara ehunka pertsona batu dira. Istiluak izan dira, gazte antifaxisten eta falangisten artean zein, batez ere,... [+]


2025-10-10 | Antxeta Irratia
6.000 lagun kontrolatu ditu Poliziak mugan, martxotik urrira indarrean ezarritako Force Frontières operazioan

Martxoaren 27an "presio migratorioa kontrolatzeko eta trafikatzaile-sareak deuseztatzeko" indarrean ezarritako dispositiboak Bidasoaldeko muga, eta departamenduko bide, tren-geltoki zein nazioarteko autobus zerbitzuetan kontrolak zorroztu ditu. Horietatik, egoera... [+]


2025-10-10 | Hala Bedi
Urriaren 12an Gasteizen Falangeari aurre egiteko hainbat deialdi egin dituzte

Espainiako Falangea alderdi faxistak ekitaldia egingo du Gasteizen urriaren 12an, “Hispanitatearen eguna” deitzen dutenean, Espainiaren batasuna goraipatzeko. Sare sozialetan zabaldu dutenez, 12:00etan elkartuko dira Probintzia Plazan.


Israelgo enpresen hiru medikamenturen kontratuak ez ditu berrituko Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.


Osasunbidean atzerriko hizkuntzak ezin direla euskararen gainetik egon ebatzi dute Nafarroako Auzitegian

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.


Montxo Martínez etakidea 1975ean poliziek hil zutela erakusten duten frogak aurkeztu dituzte

Bertsio ofizialaren arabera, ETAko militante Montxo Martínez Antiak 1975ean bere buruaz beste egin zuen Madrilen, Poliziak inguratuta zuen eraikin batean. Eusko Jaurlaritzak bertsio horri eutsi zion 2015ean. Orain, GEBehatokiak ikerketa egin du eta ondorioztatu du poliziek... [+]


Bartzelonako Ekonomia Solidario Migratzaile eta Anitzaren azokan oldartu da Polizia

Bartzelonako Coòpolis Ateneo Kooperatiboak bultzatzen duen Migrazioaren eta Ekonomia Solidarioaren Zirkuluak joan den urriaren 4an Katalunia Plazan antolatu zuen azokan sartu zen polizia. Ekitaldia aurrera eramatea eragozteaz gain, antolatzaileek eraso fisiko zein... [+]


Eguneraketa berriak daude