Jose Ramon Lopez de Abetxuko aske gelditu da 29 urteren ondoren

  • Preso gasteiztarra gaur goizean irten da Asturiaseko espetxetik. Gaixotasun koronarioarekin larri dago.


2018ko uztailaren 5ean - 11:30
José Ramón López de Abetxuko aske gelditu den momentuan (Argazkia: naiz.eus)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1989an atxilotu zuten Hendaian eta 29 urteren ostean, atzean utzi du Villabonako (Asturias) espetxea, 68 urterekin.

Abetxukok gaixotasun koronario larria du eta taupada-markagailuarekin dabil. Hala ere, zigor osoa bete arte izan dute giltzapean.

Gasteizen, hainbat ekintza egin dira presoa libre uzteko, esaterako, 2.500 sinadura bildu dituzte eta Arabako Batzar Nagusiek mozioa onartu zuten EAJ, Bildu eta EBren aldeko botoekin.

Sarek eman du presoaren askatasunaren berri:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude