Jose Luis Bilbaok "ez du gogoratzen" zer esku hartze izan zuen Habidite kasuan

  • Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi ohi jeltzaleak Habidite kasuan deklaratu du lekuko gisa astearte honetan eta lekukoen arreta deitu du haren memoria faltak. Ia 30 aldiz "ez dut gogoratzen" erantzun du epailearen aurrean.


2019ko azaroaren 20an - 09:38
Jose Luis Bilbaok asteartean deklaratu du Habidite auziaren inguruan (argazkia: EITB).

José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi ohiak eta Euskadiko Herri Kontuen Epaitegiko egungo presidenteak, gutxienez 26 aldiz erantzun du "ez dut gogoratzen" edo "ez dakit" epailearen aurrean. Auzia: Bizkaiko Aldundiak etxebizitza modularren fabrika-proiektua itotzeko hartu zuen erabakia. Bilbaok lekuko gisa eta zinpean egin du agerraldia, Aldundiaren aurkako auzibidean egia esateko betebeharrarekin; salaketa jarri duen Habidite etxebizitza modularren enpresak 30,8 milioi euro eskatu ditu, Aldundiak berarekin hartutako konpromisoak bete ez dituelakoan.

"Nagusitzen ari naiz", esan du Jose Luis Bilbaok, Alonsotegin etxebizitza modularren fabrika bat sustatzeko proiektuan jokatu zuen paperari buruzko 30 erantzun iheskor eman ostean, oroimen falta nolabait justifikatzeko. Proiektu horrek Aldundiaren hiru hitzarmen eta Ibarretxeren Gobernuaren 6 milioi euroko diru-laguntza jaso zituen. Bilbaok eta Jabyer Fernandez Afer taldeko presidenteak 2006ko abenduan aurkeztu zuten.

Bilbaoren memoria txarra zuzendu du berarekin Ekonomia Sustapeneko diputatu izan zen Izaskun Artechek, baina Jabyer Fernándezek esandakoa kontuan izanda, zalantzan geratu da diputatu nagusi ohiaren testigantza. Hirurek Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren ikustaldi-areto nagusiaren ondoko areto txiki bat partekatu dute, eta, horren ondorioz, elkar ondo ezagutzen duten bi etsai berriro elkartu dira. Bilbaok eta Fernandezek ez dute Habidite proiektua bakarrik partekatu: Iurbenor kasuak ere elkartu zituen.

Hain zuzen, Fernandezek epailearen aurrean deklaratu du kartzelan hiru urte, zazpi hilabete eta hamabost egun pasa ostean, "Iurbenor auzia" deiturikoan 43 milioi euroko zerga ihesa leporatu baitzioten. Oraingoan, administrazioarekiko auzietako epailearen aurrean, argi utzi du Habiditek hitzarmenetan jasotako konpromisoak bete zituela.

"Egia esango dut", berretsi du Fernandezek epailearen aurrean: egungo bere "bikotekidea" Habideteko administratzailea dela onartu du eta ziurtatu du Jose Luis Bilbaorekin zuen harremana 2009ko otsaileko sarrera-erregistroa duen gutun bat igorri zionean aldatu zela. "Asko haserretu zen eta hitzordua jarri zidan", gogoratu du. "Bilbao nire atzetik hasi zen Habiditeren edozein arrasto ezabatzeko", salatu du. Minutu batzuk lehenago Jose Luis Bilbaok Fernandezen gutuna jaso izana "ez zuela gogoratzen" adierazi du. "Nire bizitza zaharrean, barkatu, nire postu zaharrean paperen mugimendua izugarria zen", adierazi du Bilbaok. Fernandezekin izandako bilera ere ahaztuta zeukan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bizkaiko politika
Alonsotegi auziko absoluzioak etsigarriak dira EH Bildurentzat

Joan den asteazkenean ezagutu zen Alonsotegiko ustezko ustelkeria kasuengatik izandako lehen epaiketaren epaia: akusatu guztiak absolbitu ditu Bizkaiko Auzitegiak. EH Bildu aritu da akusazio partikular moduan auzian eta ebazpena "etsigarria" eta... [+]


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


2024-02-02 | Uriola.eus
Bizkaiko Diputazioko garbiketa langileek, lan baldintzen berdinketa helburu

Garbiketa langileek mobilizazioa egin zuten atzo Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregian, haien egoera salatzeko.


Urdaibaiko Guggenheimen proiektuak 40 milioi euro jasoko ditu Madrildik

Bizkaiko Foru Aldundiak akordioa sinatu du Espainiako Gobernuarekin diru-laguntza jasotzeko. Urdaibain "garapen iraunkorreko jarduera bereziak" bultzatzea du itunak helburu, foru erakundearen esanetan. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak museoaren... [+]


2023-06-30 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuak Usansolo Galdakaotik bereiztea errefusatu du

Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin du eskaera, ez duela gutxieneko biztanle kopurua (5.000) argudiatuta. Kudeaketa batzordeak, Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak erabakiaren kontrako errekurtsoa jarriko dute.


Eguneraketa berriak daude