Jose Antonio Ardanza lehendakari ohia hil da

  • 82 urterekin hil da Jose Antonio Ardanza Garro. Politikari jeltzalea Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen 1985etik 1999ra bitartean.


2024ko apirilaren 8an - 13:09
Azken eguneraketa: 15:27
82 urte zituela hil da Jose Antonio Ardanza. Argazkian, 2022ko elkarrizketa batean. / Argazkia: EITB.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Elorrion (Bizkaia) jaio zen 1941eko ekainaren 10ean. Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Gazte ekin zion politikan eta EGIko zuzendaritzako kide izatera iritsi zen. Arrasatera 1969an iritsi zen, bertan Lankide Aurrezkian (egungo Laboral Kutxa) hasi zen lanean eta laster heldu zen zuzendaritza kontseilura.

Frankismoan klandestinitatean ibilitakoa, Espainiako Trantsizio garaian Alkateen Mugimenduan aritu zen eta gero frankismoaren ondorengo lehen udal hauteskundeetan iritsi zen Arrasateko alkatetzara, 1979an. Legealdi bat egin eta Gipuzkoako diputatu nagusi izatera iritsi zen 1983an. 1985eko urtarrilean, EAJren krisiaren gorrian, Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzara iritsi zen. 1986ko, 1990eko eta 1994ko legealdietan EAJko hautagai gisa irabazita jarraitu zuen Ajuria Enean. 1999an eman zion lehendakaritzaren lekukoa Juan Jose Ibarretxeri.

Euskalteleko presidentea

Lehendakaritza utzitakoan, lehen lerroko politikagintza laga zuen. Besteak beste, Tubacex enpresako kontseilari izendatu zuten. 1999ko abenduan, Euskaltel telekomunikazio enpresak administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuen. 2011 arte egon zen postu horretan.

1998ko Alderdi Egunean Juan Jose Ibarretxe eta Jose Antonio Ardanza. Hurrengo urtean bukatu zuen Ardanzak hirugarren legegintzaldia lehendakari karguan eta Ibarretxeri eman zion lekukoa. Argazkia: Alberto Elosegi / ARGIA.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!