Jorge Fernandez: “Behin betiko desegitera daraman guztia positiboa da”

  • Jorge Fernandez Espainiako Barne ministroak arbuiatu egin du ETAk “antzerkia” egitea eta esan du Espainiako Gobernuak ez duela “irudikatze” horretan parte hartuko. Nazioarteko egiaztatzaileen prentsaurrekoaren aurretik hitz egin du Fernandezek medioen aurrean.


2014ko otsailaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Fernandez Diazek adierazi du Guardia Zibila eta Espainiako Poliziarekin "nahikoa" dela armagabetzea ziurtatzeko (argazkia: La Vanguardia).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako ministroen kontseilua amaitutakoan egin dituen adierazpenetan esan du ETAk ez duela egiaztatzaile beharrik armak utzi nahi baditu: “Guardia Zibilarekin eta Poliziarekin nahikoa dugu”. 

Dena den, ministroak adierazi du erakunde armatuaren desegitera daraman pausoa den neurrian “positiboa” dela.

Iñigo Urkulluren adierazpenak

Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak adierazpen labur baten bidez baloratu du gaurko iragarpena: "Eusko Jaurlaritzak emandako pausoa haintzakotzat hartzen du. Pauso txikia da, ez nahikoa, baina armagabetze osoa lortzeko lehena. Eusko Jaurlaritzak uste du fidagarria eta ziurra dela egiaztatze batzordearen bitartekotza. Horrela, Jaurlaritzak batzordeari bere babesa eman nahi dio. ETA desegitearen ibilbide horretan mugarri garrantzitsua dago: indarkeriak eragindako katearen aitortza, eragindako min bidegabea onartzea. Eusko Jaurlaritzak jarraituko du nazioarteko batzordeari laguntzen eta babesa emango dio".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
Eguneraketa berriak daude