Jon Anzaren kasua fikziora eraman du
Marin Ledun idazleak

  • L´homme qui a vu l´homme (Ombres Noires argitaletxea, 2014),  Marin Ledun idazle frantziar ezagunaren azkeneko lana aurkeztu dute asteburuan Donibane Lohizunen. Nobelak, Jon Anzaren desagerpena eta heriotza du ardatz.


2014ko otsailaren 03a - 00:00
Azken eguneraketa:2015-02-26 13:37:33
Jon Anzaren desagerpena salatzeko egindako manifestazioetako bat. (Argazkia: El Mundo)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ledun 2009an Ipar Euskal Herrian instalatu zen eta Jon Anzaren kasua -2009an desagertutako ETAko militantea, hamar hilabete geroago Okzitaniako Tolosako gorputegian  agerturikoa- komunikabideetan azaldu zenean sortu zitzaion nobela idazteko ideia: “Jonen kasua ezagutu nuenetik nobela beltz baterako gaia neukala ohartu nintzen (eta ez nobela militantea)”.Jon Anzarekin gertatutakoaren eraginez sortutako “txokeak”, kasua fikziora eramatea bultzatu zuen Archèdeneko idazlea. Argi utzi du liburua ez dela gertatutakoari buruzko inbestigazio bat, “gizarte-kronikari buruzko nobela beltz bat” baizik.

Etorkizunera begira, bigarren nobela batekin segitzen du frantziarrak, eta liburuko tematikarekin segituko du ikerkuntzan. Euskal gaiak inguratzen dituen mekanika politiko eta juridikoak aztertzea da Ledunen intentzioa. L´homme qui a vu a l´homme, istorioaren lehen urratsa dela dio, bere esanetan, “asko idatzi izan da, baina hala ere, inoiz aski ez delarik”.

 


Literatura kanaletik interesatuko zaizu...
2023-12-05 | Euskal Irratiak
"Emazte horiek errientsak ziren, baina baita herrizaleak ere"

'Gora euskal (h)errientsak' saiakera grafikoa argitaratu berri du Asisko Urmenetak, Dom Campistron ilustratzailearen laguntzarekin. Bost emazte feminista eta abertzaleren ibilbidea aipatzen ditu.


Euskal letretako bollerak sitsez eta isiltasunez

Lizar Begoña, June Fernández, eta Eva Pérez-Pons mahaiaren bueltan bildu ziren abenduaren 2an, Izarran (Araba). Bollerak euskal letretan izenburupean, bollerak izendatzeko aukeratzen diren hitzez, isiltasun eta minez, eta erreferente bollero faltaz aritu... [+]


Auxtin Zamora. Bizia bete sentimendu
"Sentitu bezala egin dut ene bidea, barnean nuen oldarrarekin"

Ezagunak dira poesiaren bideetan egin dituen lanak. Batean, bere olerkiak argitaraturik; bestean, askorenek argia ikus dezaten lan eginez. 25 urte daramatza Hatsaren Poesia egunak Senperen antolatzen, eta delako egun horretan irakurtzen diren poemak liburuetan biltzen. Aurkia... [+]


2023-12-03 | Saioa Baleztena
Alaine Agirre. Isildutakoa aldarri
“Eraldatu egin naiz amatasuna bilatu eta ezin aurkitzearen prozesuan”

Bertzeen artean, Odol mamituak, X hil da , Bi aldiz erditu zinen nitaz ama, eta Kamisoi zuri zetazkoa eleberrien eta Txoriak etortzen ez diren lekua poema liburuaren idazlea da Alaine Agirre (Bermeo, 1990). Isildutakoak ekartzen ditu paperera. 2021eko irailean argitaratu zuen... [+]


Albisuk dinamizatzaile lanean jarraitzea eskatu diote 65 irakurle taldek Nafarroako Gobernuari

Euskal Herriko 65 irakurle taldek Mikel Albisuk egiten duen dinamizatzaile lanarekin jarraitzea eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Sostengu agiria astearte eguerdian aurkeztu dute Iruñeko Laba elkartean.


Eguneraketa berriak daude