Jolas librearen garrantziaz jardunaldiak egingo dituzte

  • "Jolas librearen bidez haurrak bere nahi eta beharretatik abiatuz norbere burua eta mundua askatasunez deskubritzen duelako", jolas librea ardatz duten jardunaldiak antolatu ditu Txatxilipurdi haur eta gazteen aisialdi taldeak. Gogoeta eta praktika uztartzea da asmoa.


2018ko urtarrilaren 31n - 14:42
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Herriko hezkuntza eragile, hezitzaile eta familiekin batera, Txatxilipurdiren eguneroko lanean oinarrizko tresna den horri buruz eztabaidatu nahi dute: jolasa. Horretarako, hitzaldia, tailerra eta mahai-ingurua egingo dituzte.

"Zer da jolas librea eta zertarako balio du?" hitzaldia HUHEZI Hazitegiko Itziar Arregik emango du, otsailaren 28an; "jolas librea bizipenetatik" tailerra Plisiti Plasta egitasmoko Txusma Azkonak gidatuko du, martxoaren 17an; eta azkenik, apirilaren 14an "jolasa familian, eskolan, aisian eta herrian" mahai-inguruak honako partaideak izango ditu: Orbela natura hazkuntza komunitatea, Antzuolako Herri Eskolako Mila Etxaniz, Txatxilipurdi eta Hiritik at taldea.

30 urteko ibilbidea du Txatxilipurdik, haurren parte-hartzea sustatzen, herri hezitzaileen alde egiten, naturarekiko harremana zaintzen… Erabakimena haurrei itzultzen diegunean artikuluan kontatu genuen.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aisia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!