Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuaren aurrean protesta egingo du Amurrioko Zabaleko Bizirik! plataformak

  • Amurrioko Zabaleko Bizirik! plataformak Gasteizera joko du bere aldarrikapenak Hezkuntza Sailburuaren aurrera eramateko. Izan ere, amurrioarrek salatu dute Jokin Bildarratzek birritan kale egin diela eurekin hitzordua zehaztu ostean.


2021eko ekainaren 11n - 13:10
Azken eguneraketa: 15:13
Amurrion bi manifestazio egin dituzte jadanik. / Aiaraldea.eus
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekainaren 15ean, asteartean, Zabaleko Bizirik! plataformako kideek Gasteizera joko dute elkarretaratzea egiteko. Hain zuzen, mobilizazioa Guridi musika kontserbatoriaren aurrean izango da. Barruan egongo da Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburua, urtero Arabako Eskola Publikoaren zuzendariekin egiten duen ekitaldian.

Amurrioko plataformak bere kabuz deitu du mobilizazioa, baina ahalik eta eragile gehien erakarri nahi dituzte. Izan ere, protesta ez da izango soilik San Jose auzunean kokatuta dagoen eskolaren itxieraren kontra, baizik eta zerbitzu publikoen murrizketen aurka. "Jadanik hitz egin dugu sindikatuekin eta Gasteizko eragileekin ere harremanetan jartzen saiatuko gara", azaldu dute Zabaleko Bizirik! plataformako kideek.

Jokin Bildarratzek bi aldiz kale egin die

Plataformak erabaki du elkarretaratzea antolatzea Gasteizen Jokin Bildarratzek bi aldiz bakarrik utzi dituelako, eurekin hitzordua adostu eta gero: "Maiatzaren 26an Zabalekora etorri behar zen, baita asteazken honetan, baina azkenean ez da agertu ez egun batean ez bestean. Hezkuntza Sailak esan digu agenda arazoak izan direla, baina ez bagaitu entzun nahi, gu joango gara entzun gaitzan".

Maiatzaren amaieran sustatu zuten Zabaleko Bizirik! plataforma, San Jose auzoko ikastetxea ixteko asmoa dagoela salatzeko. Geroztik, hainbat mobilizazio egin dituzte, modu arrakastatsuan, gainera.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal eskola publikoa
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.