Joan Mari Irigoieni omenaldia Altzan

  • Anaia Imanolek liburuen azaletarako egindako margolanak ikusgai ipiniz omendu dute idazlea jaioterrian, bere 65. urtebetetzean. 40 urte bete dira, betalde, Juan Mari Irigoienen lehen liburua, Oilarraren promesa, plazaratu zela.


2013ko urriaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Joan Mari Irigoieni omenaldia egin zaio Altzan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Imanol Irigoienek 30 urtetan egindako lanen erakusketak Xabier Mendigurenen hitzaldia izan zuen osagarri.

Altzako idazlearen ibilbidea errepasatu zuen Elkarreko editoreak: "1983ko Poliedroaren hostoaken, finkatzen dira jadanik Joan Mariren ezaugarri batzuk, hala nola binomio nabarmen batzuk: lurra eta haizea; tradizioa eta progresoa; espiritualitatea eta materialismoa".

Irigoienen poesia ere aztertu zuen Mendigurenek. Poesia existentzialistatik abiatu eta gero bi moldetako lanak egin zituela nabarmendu zuen “batzuetan sonetoak eta lirak egin zituen, beste batzuetan poesia inmediatoagoa, eta horrelako olerkietan umorea eta protesta soziala aurki ditzakegu etenik gabe”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
Eguneraketa berriak daude