Altable astelehenean irten da Iruñeko espetxetik, 27 urte preso eman ostean. Josu Urbieta azpeitiarra larunbatean irten zen Mont de Marsan espetxetik, hamabi urteren ostean.
“Jesús Mari Altable Etxarte preso politiko iruindarra aske geratu da. Iruñeko espetxetik atera berri da 27 urte eta erdi espetxean egon ostean” jakinarazi du Etxerat elkarteak. Jesús Mari Altable ‘Txuma’ txantrearrak senide eta lagunak zituen zain espetxearen atarian.
Altable 1994an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, preso jarraitzen duen Alberto López de la Calle arabarrarekin batera. 1999an entregatu zion Frantziak Espainiari, gose greban zegoela. Hainbat espetxe ezagutu ditu, eta Iruñekoan 2021az geroztik zegoen.
Josu Urbieta ere libre
Larunbatean Josu Urbieta Alkorta euskal preso politiko azpeitiarra izan zen askatasuna berreskuratu zuena, hamabi urte preso eman ostean. Frantziako Mont de Marsan espetxean zegoen, eta Frantziako Estatutik kanporatua izan ostean libre geratu zen.
Ostegun honetan aztertuko du Parisko Dei Auzitegiak presoaren baldintzapeko askatasun eskaera. Karia horretara, Jakes Esnalen aldeko elkarretaratzea antolatu du Bake Bidea-k Donibane Lohizunen.
Epaiaren esanetan, atxilotu zuteneko inkomunikazio garaian ez zuen izan bere konfiantzazko abokatua izendatzeko eskubiderik eta, ondorioz, magistratuek presoa absolbitu egin dute. Beste auzi batzuengatik espetxean jarraitu beharko du oraindik Iglesiasek.
Ostiral honetan Ion Paroten alde galdetutako 6. baldintzapeko askatasun eskaera aztertu du Terrorismoaren Aurkako Parisko auzitegiak eta, espero bezala, prokuradorea kontra agertu da, bere ustez presoa ateratzeko goiz delako.
Urriaren 8an izango da jaialdia Illunben, manifestazio eta ekitaldi politiko baten ostean.
Elkarretaratzea eginen dute egun berean arratsaldeko zazpietan Baionako herriko etxearen aitzinean. Jakes Esnalena berriz maiatzaren 19an aztertuko dute. 32 urte daramatzate preso.