Jendetza bildu da Gasteizen, azken hilketa matxista salatzeko

  • Asteazken arratsaldean Gasteizko mugimendu feministak deituriko mobilizazioan zientoka lagunek igaro dituzte hiriburuko kaleak, Erika Tavares herrikidearen hilketa salatzeko.

Jende andana bildu da Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, hilketa salatzeko (argazkia: Gasteizko Mugimendu Feminista)

2021eko urriaren 14an - 13:37
Azken eguneraketa: 16:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gasteizko Sansomendi auzoan gizonezko batek 37 urteko emakumea hil duela salatzeko manifestazio jendetsua egin dute asteazken iluntzean Gasteizen. Banatzeko bidean zen bikotekidea labanaz hil ondoren, bere buruaz beste egin zuen gizonak, adin txikiko bi semeak etxean zirela.

Erika Tavares hildako emakumea gogoan hartu eta Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean mugimendu feministak egindako deiari jarraiki, ehundaka izan dira mobilizaziora batu diren herritarrak. Mugimenduak "haserrea amorrua eta nazka" adierazi du, Euskal Herrian aurten jadanik bosgarren hilketa matxista den honen aurrean.

Tavares langile zen Mercedes-eko lankideek ere elkarretaratzea egin dute autogintza lantegiaren atarian, txalo zaparrada batez. Ostegunarekin mobilizazio gehiago iragarri dituzte Euskal Herirko beste hiriburu eta herri askotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!