Asteazken arratsaldean Gasteizko mugimendu feministak deituriko mobilizazioan zientoka lagunek igaro dituzte hiriburuko kaleak, Erika Tavares herrikidearen hilketa salatzeko.
Gasteizko Sansomendi auzoan gizonezko batek 37 urteko emakumea hil duela salatzeko manifestazio jendetsua egin dute asteazken iluntzean Gasteizen. Banatzeko bidean zen bikotekidea labanaz hil ondoren, bere buruaz beste egin zuen gizonak, adin txikiko bi semeak etxean zirela.
Erika Tavares hildako emakumea gogoan hartu eta Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! lelopean mugimendu feministak egindako deiari jarraiki, ehundaka izan dira mobilizaziora batu diren herritarrak. Mugimenduak "haserrea amorrua eta nazka" adierazi du, Euskal Herrian aurten jadanik bosgarren hilketa matxista den honen aurrean.
Haserrea, amorrua eta nazka sentitzen dugu. Eta honen aurrean, soilik borroka, borroka eta borroka gehiago baino ez zaigu geratzen.
Erika Tavares gogoan, segi dezagun AUTODEFENTSA FEMINISTA antolatzen.
?? Erasorik ez erantzunik gabe! pic.twitter.com/onLgyMChl1
— Gasteizko MF (@GasteizkoMF) October 13, 2021
Tavares langile zen Mercedes-eko lankideek ere elkarretaratzea egin dute autogintza lantegiaren atarian, txalo zaparrada batez. Ostegunarekin mobilizazio gehiago iragarri dituzte Euskal Herirko beste hiriburu eta herri askotan.