“Jendea pribatura doa azkarragoa delako”

  • Aitor B. fisioak Osakidetzan lan egiten du, eta kontent da ematen duten zerbitzuarekin, baina arreta hobetzeko gertutasuna landu behar dutela uste du.


2022ko azaroaren 18an - 01:23
Azken eguneraketa: 10:25
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lau urte daramatza Osakidetzan lanean Aitor B. fisioak. Ez du abizenik eman nahi, ez duelako lanean eragitea. Lau urte daramatza ordezkapenak egiten eta bere inguruko zenbait ospitaletan aritu da lanean. Zerbitzuarekiko eta lan baldintzekiko begirada baikorra dauka: “Zerbitzua orokorrean ona da, baina gertutasuna falta zaigu”.

Fisioak artatu baino lehen, hiru pertsonen filtroa pasa behar du pazienteak: osasun etxeko medikuak, traumatologoak eta mediku errehabilitadoreak ikusi behar dute. “Nahiz eta gauzak ondo egin, guregana iritsi arte hiru hilabeteko prozesua izan daiteke”, azaldu du. Horrek pribatua indartzen duela salatu du: “Jendea pribatura doa azkarragoa delako: deitzen duz,u txanda ematen dizute, eta ordaintzen duzu. Azkarra, pertsonalizatua eta gertukoa, baina diru truke”. Hortaz, arreta hobetzeko gertutasuna eta irisgarritasuna landu behar direla nabarmendu du: “Fisioengana iristea kostatzen da”.

Arreta hobetzeko zenbait proiektu lantzen ari dira, helburua da osasun-etxeetan bertan pazienteak artatzea. “Kontuan izan behar dugu fisioterapia oso diziplina gaztea dela, eta oraindik bere bidea egiten ari dela”. Horrekin batera, fisioek dituzten ezagutzak balioan jarri behar direla azpimarratu du: “Fisio bakoitzak dituen ezagutzak indartu beharko genituzke; medikuntzan oso argi daude espezialitateak, eta erizaintzan gero eta gehiago. Ez dut esaten espezializatu behar garenik, baina ardura gehiago hartu bai”.

Funtzionamenduari dagokionez, zonaldeka antolatuta daude, eta bakoitza bere modura antolatzen da. Oraingo ospitalean paziente bakoitzarekin egoteko 30 minutu ditu: “Aurretik diagnostiko bat egin diotenez, badakizu nola lan egingo duzun; hortaz, arreta on bat emateko ondo dago”. Kasu konplexuagoak lantzeko ordubete egoten dira. Hala ere, beste zentro batzuetan, ohiko kasuetarako 20 minutuko txandak dituzte.

Langile askok egonkortasun bila jotzen du pribatura: "Osakidetzan, askotan ez dakizu noiz izanen duzun lana, igual bi aste zaude lanik gabe, eta gero kontratu luze batekin"

Dagoeneko lau urte daramatza lanean, eta ordutik ordezkapenak egiten ari da: “Lanean hasten garenean hori da ohikoena”. Horretarako bi zerrenda dituzte, oposizioak egin dituztenentzat eta egin ez dituztenentzat. Horrez gain, ordezkapen luzeak edo motzak hartzeko aukera dago: “Luzeetan atzean nagoenez motzetatik deitzen didate”. Lan bati uko egiten badiote penalizazioak egoten dira; hala nola zerrenda atzerago jarri edo sei hilabetez ez deitu. “Langile gutxi daudenez ezetz esan arren, berriz deitzen dute”.

Fisioaren ustez arrazoia da langile askok egonkortasun bila pribatura jotzen duela: “Osakidetzan, askotan ez dakizu noiz izanen duzun lana, igual bi aste zaude lanik gabe, eta gero kontratu luze batekin. Hortaz, jendea pribatura doa, urtebeteko soldata dauka eta lasai geratzen da”. Gaineratu du askotan jardunaldi murriztuak direnez ez duela gastu guztiak kubritzeko ematen: “Nik gastu gutxi dut eta  hala ere ez dit ematen; batez ere gazteak gara gabiltzanak”.

Hala ere, ikasketak amaitu eta lanean hasteko aukera ona dela uste du: “Ez daukazu egonkortasun handirik, baina ez duzu behar handirik”. Horrekin batera, ikasten jarraitzeko aukera ematen duela uste du. “30urtetik aurrera lehentasunak aldatzen dira”. Fisioaren ustez “zailena” hastea da: “Hasieran jardunaldi erdia egin nuen udan, ostean urte erdi egon nintzen ia lanik egin gabe, eta behin hori pasata ordezkapen luze bat hartu, eta lan bat bestearen atzetik lotu dut”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2025-07-23 | Onintza Enbeita
Aloña Erauskin. Biziraulea
“Sortzetiko gaixotasunak ditugunok ez daukagu erabakitzeko aukerarik gauza askotan”

Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.


Jaurlaritzako Osasun Sailak lantaldea berregituratu du, “arreta modernizatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoa ziurtatzeko”

Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]


Mutualitateen itzalean: langileen osasuna mehatxupean

Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]


2025-07-23 | Civio
Hiru melanomatik batean erratu eta azal iluneko pazienteak alboratzen dituen algoritmoa

Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]


Gorputz hotsak
“Angustia handia sortzen dit ezer ez ikustera iritsi ahal izateak”

Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]


Legazpiko Udala eta Sidenor kalte ordainak ordaintzera zigortu dituzte langile bat amiantoaren eraginpean jartzeagatik

Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu. 


Nerabeak

Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


2025-07-16 | Jone Gartzia
Osasun-langileak falta dira, ala borondate politikoa?

Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]


Suizidioa, errespetutik eta epaitu gabe

Suizidioagatiko dolua humanizatzen lagun dezaketen elementuak aztertu eta prebentziorako neurriak azaldu dituzte Suizidioaren humanizazioa ikastaroan, Biziraun elkarteak antolatuta. Osasun arloko profesionalek, suizidioak eragindako heriotza baten bizirauleek eta suizidio... [+]


Eguneraketa berriak daude