Jaurlaritzak Zabalzari biktima izaera onartu arren, justiziak hirutan artxibatu du auzia

  • “Ikertzen ez bada, ezinezkoa da ebazpen judizialik egotea eta norbait inputatzea". Hitz horiexekin erantzun zion Lourdes Zabalza Mikel Zabalzaren arrebak Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne Ministroari, honek Senatuan Arturo Espejo Guardia Zibila inoiz ez dela inputatua egon zehaztu ondoren.


2023ko apirilaren 20an - 11:04
Argazkia: ETB
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Harrabots handia sortu du jakiteak Arturo Espejo Guardia Zibileko teniente jeneral izendatu zutela 2022an eta orain Grande-Marlaskak igoera hori justifikatzea, esanez Espejo inoiz ez dutela inputatu ezertan.

Lourdes Zabalzak asteazken honetan Radio Euskadin adierazi duenez, "Betiko kontua da. Auzia zabalik zegoenean, bertsio ofiziala zalantzan jartzen zuten epaileak alboratu egiten zituzten. Horrela ezinezkoa da”. Egoera horren aurrean neurri batean etsita daudela erantsi du Zabalzak: "Horma apurtezin bat dugu aurrean, oso ondo babestuta dagoen harresi bat. Geroz eta itxaropen gutxiago dugu”.

Jaurlaritzak bai, Espainiako Gobernuak ez

1985ean Mikel Zabalza atxilotu, torturatu eta hil zutenetik bertsio ofizial bat egon da beti, lehen unetik Euskal Herrian, oro har, inor gutxik sinetsi zuena. Baina familiak bertsio ofizial hori bizkarreratu behar izan du 2022ra arte, iaz Eusko Jaurlaritzak onartu zuen arte Mikel Zabalza arrazoi politikoengatik izandako biolentziaren biktima izan zela. Beste era batera esanda, onartzen duela Guardia Zibilak eragindako torturen ondorioz hil zela. Eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek, erakundearen Balorazio Batzordeak egindako azterketa txostena eman zioten eskura iazko otsailean Lourdes Zabalzari. 37 urte pasatu behar izan ziren Eusko Jaurlaritzak ofizialki ezeztatzeko Guardia Zibilaren bertsio ofiziala. Espainiako Gobernuak, aldiz, inoiz ez du horrelakorik onartu oraindik, eta beste hainbat kasutan bezala, bertsio ofizialari eusten dio.

Auzia behin eta berriz artxibatzen da

Justizia administrazioak ere urrats ñimiñoak eman ditu auzia argitzeko. Ikerketaren lehen fasean auzipetu zituzten Gonzalo Pérez García eta Arturo Espejo tenienteak, eta Fernando Castañeda guardia zibila. Bertsio ofizialean, hiru horiek izan ziren Endarlatsako tunelean zegoen zuloa ikuskatzera joan zirenak Zabalzak ihes egin zuen unean. 1988an artxibatu zuen auzia Gipuzkoako Lurralde auzitegiak, behin-behinekoz, froga falta argudiatuta. Pérez García koronel izendatu zuten geroago eta Arturo Espejo teniente jeneral iaz.

1995ean ireki zen berriz auzia, Diario 16 egunkariak argitara eman zituenean Guardia Zibileko Gómez Nieto sarjentuaren eta Perote teniente koronelaren arteko elkarrizketa grabatuen berri, non lehenak aitortzen dion bigarrenari Zabalza Intxaurrondon torturen ondorioz hil zutela. 2021ean audioa bera argitaratu zuen Publico-k, eta hizketaldia garbi entzuten bada ere, orduko auzitegiak ez zuen aintzat hartu grabazioa, ondoko bi arrazoiengatik: bat, Gómez Nietok ukatu egin zuen elkarrizketa hori izan zenik, eta bi, Espainiako CESIDek –gaurko CNIk– ukatu egin zuen bere artxiboetan halakorik egotea.

2000. urtean Pedro Luis Miguéliz kontrabandistak Donostiako epaitegi batean deklaratu zuen Enrique Dorado guardia zibilak esan ziola Zabalza Intxaurrondoko kuartelean hil zela, berak eta Felipe Bayok torturatzen ari zirenean. Epaileak, orduan ere, auzia artxibatu zuen, froga nahikorik ez zegoela argudiatuta.

PSOEren eta PSEren ikuspegi desberdinak

Espejoren izendapena jakin zenean, PSEko idazkari nagusi Eneko Anduezak bere desadostasuna agertu zuen, “lotsatuta eta haserretuta gaude gertatutakoagatik", eta aukera dutenean “sumindura adieraziko diogu bai Marlaskari, bai Zabalzaren sendiari ere". Patxi López Espainiako Kongresuko talde sozialistaren bozeramaileak bat egin du Anduezarekin. PSOEko senatariek, aldiz, tinko txalotu zituzten Marlaskaren hitzak.

Lourdes Zabalzak adierazi duestimatzen dituela Anduezaren hitzak: “Uste dut hitz zintzoak direla, baina Madrilek agintzen du. Denborak esango du. Dena den, lasaitzen gaitu PSOE barruan baten batzuk gure alde egotea".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Monbarreko atentatuaren urteurrena
GALen biktimen aitortza du helburu ‘40 urtez oroituz’ ekimenak

GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.


Irantzu Mugeta hil da, gerra zikinak kolpatutako antifaxismoaren sinboloa

Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]


Naparrari buruzko ‘16.060 egun’ dokumentala ikusgai, desagertu zela 45 urte igaro direnean

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


GALek eraildako Xabier Galdeano oroitu dute Algortan 40. urteurrenean

Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


2025-03-12 | ARGIA
Barrionuevoren kontrako kereila, “hilketak, bahiketak, torturak, GAL” eta bestelakoen ardura leporatuta

Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]


Estatu aparatuetatik Juan Mari Jauregi eta bera hil nahi izan zituztela esan du Maixabel Lasak

Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.


2024-11-12 | Julene Flamarique
Sortuk manifestazioa egingo du Brouard eta Muguruzaren hilketen urteurrenean, azaroaren 20an Bilbon

Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.


Donostiako La Cumbre “Estatuaren biktimen etxea” izatea proposatu dute

La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]


Eneko Etxeberria: “Hitz bakarrean, inpunitatea bilatzen du Gobernuak”

Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]


2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


‘Naparra’ omendu dute Lizartzan eta desagertu zenetik 44 urte igaro direla oroitarazi

Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.


Eguneraketa berriak daude