Jaurlaritzak hezkuntzaren pribatizazioa bultzatzen duela salatu dute

  • “Hainbat trikimailu” erabiliz, Eusko Jaurlaritzak eskola pribatuaren aldeko apustua eta politikak bultzatzen dituela salatu du STEILAS sindikatuak. Pribatizazio prozesua Haur Hezkuntzako lehen zikloan hasi eta unibertsitateraino luzatzen dela salatu du, eta horren ondorio dela, adibidez, EAEko hezkuntza sistema izatea Espainiako Estatuan ikasleak beren jatorriagatik gehien segregatzen dituena.


2021eko maiatzaren 11n - 15:52

Europan, ikastetxe itunduen tasarik altuenetakoa EAEko hezkuntza sistemak duela eta azken egunetako hainbat ikerketaren arabera Espainiako Estatuan jatorriagatik ikasleak gehien segregatzen dituena dela nabarmendu du sindikatuak.

Hainbat “tresna, trikimailu edota mekanismo” erabiliz, “alfonbra gorria ipintzen diote eskola pribatuari”. Adibidez, sindikatuaren hitzetan, “ohiko bihurtu da ikastetxe pribatuek administrazioak etapa batean baimendutako gela kopurua baino gehiago planifikatzea eta Lakuako ikastetxeen zuzendaritzatik ituntzen bukatzea lege-esparrutik kanpo. Baimendutakoak baino ikasle gehiagoren matrikulazioa onartzea dakar horrek. Hori guztia hezkuntza administrazioaren oniritziarekin. Hori horrela gertatzen ari dela baieztatzen duten dozenaka kasu daude EAEn, eta STEILASek auzitara eraman du horietako bat”.

“Gurasoen eskola hautatze sasi-askatasunean oinarrituta”, pribatizazio prozesua Haur Hezkuntzan hasten dela dio. “Kasu askotan, auzoko, herriko... haurreskola publikoan plaza hutsak dauden bitartean diru-laguntza publikoak ematen zaizkio alboan dagoen eskola pribatuari, zerbitzua bikoiztuz, garestituz eta alferrikako soberakina eraginez”.

Prozesuak gailurra jotzen du unibertsitatean: “Ondo hornitutako EHU indartsua izan beharrean, nahitaezkoak beharko luketen baliabideez hornitu beharrean, EAJko agintariek –PSEren oniritziarekin– Euskal Ekosistema Unibertsitarioa asmatu dute unibertsitate publiko eta pribatuen arteko trataera berdintzeko”.

Gasteizen diru publikoz babestuta irailetik aurrera martxan jarriko duten Euneiz unibertsitate pribatu polemikoa ere aipatu du sindikatuak.

"Hezkuntza publikoa lehenetsi. Pribatizazioari ez!" lelopean manifestazioa egin dute Lakuan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euneiz
Euneiz unibertsitate pribatuaren proiekturako egindako "zuhaitz mozketa masiboa" salatu du Elkarrekin Arabak

David Rodriguez bozeramaileak ohartarazi duenez, jarduerak “eragin larria izango du Salburuako hezeguneetan, bertako floran eta faunan”.


Unibertsitateak eta hezkuntza sistemak eragindako arrakalak agerian

Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]


2022-10-18 | ARGIA
Euneiz unibertsitate polemikoa inauguratuko dute astearte honetan

Ikasturtea hasi dute dagoeneko Gasteizko Euneiz unibertsitate pribatuan (110 ikaslerekin), baina astearte arratsalde honetan egingo dute inaugurazio instituzionala, Gasteizko alkatea, Arabako ahaldun nagusia eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria bertan direla. Hasieratik... [+]


2022-07-20 | ARGIA
Euneiz unibertsitate pribatuari martxan jartzeko baimena eman dio Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak jardunean hasteko baimena eman dio egoitza Gasteizen duen Euneiz unibertsitate pribatuari. Espainiako Gobernuaren Unibertsitateen Ministerioaren baimena lortuz gero, 2022-2023 ikasturtetik aurrera martxan hasiko litzateke.


2021-11-12 | Hala Bedi
Euneiz sortzea ahalbidetzen duen legea onartu dute Legebiltzarrean eta protesta egin dute sindikatuek eta ikasle antolakundeek

EAJ-PNV, PSE, PP-Ciudadanos eta VOX alderdiek egin dute legearen alde eta, besteak beste, egitasmo pribatua diru publikoz finantzatzea ahalbidetzen du.


Eguneraketa berriak daude