Jaurlaritzak 2030erako %85 murriztu nahi ditu zabortegira doazen hondakinak

  • Arantza Tapia Ingurumen sailburuak Hondakinen Prebentziorako eta Kudeaketarako Planaren (2030 HPKP) zirriborroaren gako nagusiak aurkeztu dizkie Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiei urtarrilaren 25ean. Zabortegietara doazen hondakin ez-arriskutsuen %85 "berrerabiltzea" da helburua, eta ondorioz, zabortegietara doan kopurua %15eraino murriztea (2010. urteko datuak hartuta erreferentzia gisa). Izan ere, EAEko zabortegietan dagoen lekua baino handiagoa beharko du industriak epe horretan. Horrez gain, EAEn sortutako hondakinak %30 murriztu nahi ditu plan honek. Baina ez du aurreratu horiek guztiak lortzeko neurri zehatzak zein izango diren. Aldundiek aztertuko dute plan hau eta ondoren jarriko da publiko, herritarren eskura.

Arantza Tapia Hondakinen Plana Aldundiei aurkezten. Argazkia: irekia.eus. Arantza Tapia Hondakinen Plana Aldundiei aurkezten. Argazkia: irekia.eus.

2021eko urtarrilaren 26an - 09:38

Euskadiko Hondakinen Prebentzio eta Kudeaketa Planak datorren hamarkadan EAEn jarraitu beharreko estrategia markatuko du. Jaurlaritzaren webgunean ikus daiteke aurkezpenaren berri. 2030erako helburu hauek ezarri ditu: %30 murriztea sortutako hondakin tasa; hiri-hondakinen gaikako bilketa %85koa izatea; hondakin ez-arriskutsuen %85 berrerabiltzea "eta, hala, bigarren mailako material bilakatzea", eta zabortegietara doazen hondakinak %15 baino gutxiagora murriztea.

"Kalkulatzen da datozen hamar urteotan plana betearazteak 97 milioi euroko inbertsioa ekarriko duela" iragarri du Tapiak.

EAEko zabortegietan 4 milioi m3-ko ahalmena, eta industriak 7,5 milioi m3-ko beharra

Tapiak, "gertakari" hitzarekin definitu duen Zaldibarko zabor-jauziaren eta Mutiloako eta Larrabetzuko zabortegiak itxi ondoren, azaldu du aktibo dauden hamar zabortegietan hondakin ez-arriskutsuak isurtzeko ahalmena 4.000.000 m3 ingurukoa dela. Eta plan honen aurreikuspenaren arabera, "Euskadiko ekonomiak 2030era arte 7.500.000 m3 isurtzeko ahalmena beharko du". Horregatik, Tapiak dio "hondakinen isurketa pixkanaka egungo %37tik 2030eko %15era murrizteko, egungo zabortegiak egokitu" egin beharko direla. Jaurlaritzak "egungo isurketa nahasiaren operatiboa aldatzea planteatzen du, eta zabortegi horiek biltegi bihurtzea, non hondakinak ordenatuta biltegiratzen diren etorkizunean aprobetxatzea errazteko".

Igor Susaeta kazetariak Berrian jaso duenez, Tapiak aurkezpenean hiru modu azaldu zituen leku falta horri aurre egiteko: Batetik, zabortegi publikoren bat "handitzea edo hobetzea". Bestetik, "zabor geldoetarako" zabortegiak "transformatzea", horiek hondakin ez-arriskutsuetarako zabortegi bilakatuz. Kazetariek galdetu zioten ea jada ba ote dakiten hori zer zabortegitan egin ahal izango duten, eta Epele (Bergara) —itxita dago uneotan— eta Gardelegi (Gasteiz) aipatu zituen Tapiak. Eta bolumena handitzeko hirugarren modua litzateke "handitzeko gaitasuna" duen zabortegi pribatuetakoren bat handitzea, "horretarako beharra egongo balitz".

Helburuak lortzeko iragarri dituen hainbat lan lerro

Planak ezarri dituen helburuak lortzeko, neurri hauek iragarri ditu Tapiak:

- Isurpena gutxituko duten eta hondakinak bigarren mailako material gisa berrerabiltzea sustatuko duten lehentasunezko inbertsioak.

- 2030era arte Euskadiko isurpenaren autosufizientzia bermatzea eta, paraleloki, isuria murriztea, hondakinetarako azken aukera gisa.

- Legegintza-garapenak egitea hondakinen arloan (esparru-legeria, erabilera berriak gaitzeko eta isuria debekatzeko dekretuak, etab.).

- Hondakinen isurpen- eta errausketa-kanona aktibatzea, Estatuko legeriarekin bat etorriz, hondakin bat isurtzea birziklatzea baino merkeagoa izan ezin delako premisarekin.

- Ikuskaritzako eta zehapenerako baliabideak areagotzea, hondakinak kudeatzeko instalazioen egokitzapena eta funtzionamendu egokia bermatzeko.

- Agregakinak, lurralde eta bigarren mailako bestelako lehengaiak biltegiratzeko eta haien kalitate-kontrola egiteko instalazio publiko-pribatua sortzea; haren bidez, besteak beste, berrerabilerarako materialen gaineko kontrol handiagoa egin ahalko da.

- Hondakin plastikoetarako behin betiko irtenbideak bultzatzea, hondakindegietan ez uzteko.

- Lehentasunezko hondakinetatik datozen bigarren mailako materialen erosketa publiko eta pribatu berdea sustatzea.

- Ontzien goi-kalitateko berrerabileraren eta birziklapenaren prebentzioan eta sustapenean lan egitea.

- Aldundiekin eta Osalanekin elkarlanean, egiturazko fibrozementu suntsitua biltzeko eta kudeatzeko plana prestatzea eta herritarren esku egotea.

EAEko hondakinen datuak

"Eskuragarri dauden azken zifra" moduan eman zituen Tapiak 2018koak. Horien arabera, EAEn urte horretan 6.089.377 tona hondakin sortu ziren. Horietatik %55 hondakin ez-arriskutsuak izan ziren; %20 eraikuntzako eta eraispenekoak; %20 udal-hondakinak eta %5 hondakin arriskutsuak.

Jaurlaritzaren arabera, horietatik %1 baino gutxiago berrerabiltzeko prestatzen da; %57 birziklatu egiten da; %6 "energetikoki balorizatzen" da (erretzen dute), eta %37 batez ere zabortegietan pilatzen da.

2018an Barne Produktu Gordinaren milioi bat euro bakoitzeko 79 tona hondakin sortu ziren EAEn, eta 2010ean 95 milioi tona; alegia, %17 murriztu da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2025-04-09 | Garazi Zabaleta
Pilotako esparatrapu hondakinetatik papera

Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota... [+]


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Beltrán eta Sololuze oroitu dituzte Zaldibargo hondamendiaren bosgarren urteurrenean

Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.


Zaldibarko hondamenditik bost urtera, erantzukizunak argitu gabe eta zabortegien kontrola ezbaian

Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Atez atekoa Arabako Errioxako kuadrillan
“Borondatezko metodoak bere topea du, eta tope horrekin ezinezkoa da araudia ere betetzea”

Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Eguneraketa berriak daude