Jaurlaritza gertuago Kantabriatik Nafarroatik baino?

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek Kantabriara joan ahalko dute lehenago, Nafarroara, Lapurdira eta Zuberoara baino. Ekainaren 19an irekiko dute EAE eta Kantabria arteko bidea eta aldiz, dena ongi badoa ekainaren 21ean zabalduko da Euskal Herri osoan barrena ibiltzeko aukera: batetik, Hego Euskal Herrian larrialdi egoera amaituta Nafarroa eta EAE artean mugitu ahalko delako eta bestetik, Espainiako eta Frantziako Gobernuek muga irekiko dutelako. Kantabriara modu ilegalean joandako Osakidetzako eta Ertzaintzako karguak albiste izan dira hilabeteotan.


2020ko ekainaren 16an - 08:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekainaren 15ean telefonoz adostu dute Kantabriako Miguel Angel Revillak eta Iñigo Urkulluk, asteburu bat gehiago irabaztea bi autonomia erkidegoen joan-etorrietarako. Ekainaren 18an aurrez aurre bilduko dira Gasteizen.

Konfinamendu agindu eta Castrora egindako "eskapada" horiek

Guardia Zibilak jarritako isunen ondorioz jakin da bakoitza bere lurraldetik ateratzeko debekua egon den garaian hainbat karguk araua hautsi duela.

Maiatzaren 5ean jakin zen Osakidetzako osasun-larrialdietarako burua, Jon Sanchez Ibarluzea, Castro Urdialeseko bigarren etxebizitzara joan zela. Albistea publiko egin eta biharamunean dimititu egin zuen.

Maiatzaren 18an jakin zen Sestaoko ertzain etxeko komisarioa, Castro Urdialesen harrapatu zuela Guardia Zibilak, auto ofizialean, bajan egon arren. Bertan bizi zela argudiatu zuen baina ez dago bertan erroldatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!