Jatorri latinoamerikarreko biztanleak EAEn, kolektibo gazte eta feminizatua

  • Latinoamerikar jatorriko EAEko herritarrak aztertu ditu Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak, bere azken argitalpenean. EAEko etorkinen artean, kolektibo ugariena da latinoamerikarrena, gehienbat emakume gazteak dira eta okupazio-tasa handia dute.


2021eko azaroaren 30ean - 13:48
Azken eguneraketa: 14:51
Eitb
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAEko etorkinen erdia baino gehiago dira latinoamerikarrak (%51,7), herritar guztien %5,8a, Ikuspegiren datuen arabera. Mende hasieratik hona datorren joerari jarraiki, ugaritzen segitzen du kolektiboak eta batez ere Kolonbia, Nikaragua, Bolivia, Venezuela eta Ekuador dituzte sorterri.

EAEn jaiotako herritarrengandik etorkinen artean balorazio onena jasotzen dutenak direla ere nabarmentzen du Ikuspegik. Azterketa hauen helburua da “migrazio-fluxuek EAEn duten eragina aztertzea, ezagutzea eta baloratzea”.

Lotura honetan irakurri dezakezue azterketa osorik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Eguneraketa berriak daude