Haurrak 18 urtetik gorakoentzako bideo-jokoetan jolasten eta pornografia ikusten, gazteak online apustuetan parte hartzen eta sare sozialetan jarraitzaileak lortzeko edozer egiteko prest; heziketa digital ikastaroetan Lehen eta Bigarren hezkuntzan ikusitako jarrera kezkagarriez ohartarazi du macsonrisas egitasmoak.
Teknologiaren erabilera kontzientea eta segurua sustatzea helburu duen macsonrisas egitasmoak ikasleekin 740 saio, familiekin 102 eta irakasleekin 39 eman ditu ikasturte honetan, Hego Euskal Herrian eta Zaragozan. Ikusitako ondorioak argitaratu ditu.
Lehen Hezkuntzan, Call Of Dutyn jolasten
Lehen Hezkuntzan (6-12 urte inguruko haurrak) smartphone, sare sozial eta online jokoen erabilera asko handitu dela diote. “Gehienek WhatsApp erabiltzen dute, euren telefonoetan edo familienean, eta gehienak euren adinerako oraindik gomendatuta ez dauden jokoetan ibiltzen dira, sarri 16 edo 18 urtetik gorakoentzat gomendatutako jokoetan”. Arrakastatsuenak: Among Us (+10), Fortnite (+12), Brawl Stars (+10) GTA (+18) eta Call Of Duty (+18). “Online joko gehienetan ezezagunekin jolastu dezakegu, eta horrek arazo handiak ekar ditzake: ezezagunen hurbilketa desegokiak, sexu eduki eta jarrera desegokiak, helduen elkarrizketak entzutea… “.
6. mailan gehienek smartphone propioa dute, eta 5. mailan erdiek gutxi gorabehera. Lehen Hezkuntzako 4. mailan, gutxiago dira smartphone propioa dutenak; “hala ere, asko dira”.
Ohikoa da material pornografikoa eskuratzea. “Nahiz eta gehienetan beraiek ez duten bilatzen, iritsi egiten zaie”.
Gailu digitalen kontrolik gabeko erabilerak kezka eragiten du irakasleengan, macsonrisas-en arabera.
DBHn, mendekotasuna eta obsesioa
DBHko ikasleen artean ere (12-16 urte inguruko gazteak) pantailak gehiegi erabiltzen direla ondorioztatu du egitasmoak. “Egunean batez beste pantailak zenbat erabiltzen dituzten galdetzen dugunean, nerabe gehienek ez dute inolako erreparorik egunero 4 ordu eta asteburuetan 5 eta 7 ordu artean erabiltzen dituztela esateko. Irakasleak oso kezkatuta daude benetako mendekotasun koadro batzuk hauteman dituztelako, eta ikastetxe askotan mutilen artean pornografiarekiko obsesioak ere kezkatzen ditu”.
“Sare sozialak, WhatsApp batez ere, inkontzienteki eta askotan modu kaotiko batean erabiltzen dituzte. Komunikazio digitalean jarrera toxikoen gorakada handia antzeman dugu, hala nola iruzkin toxikoen eta eraso digitalen normalizazioa, kontrol digitala bikoteetan eta ghostinga”.
Bigarren hezkuntzan banaketa argia dela diote, pribatutasuna asko baloratzen dutenen eta sare sozialetan ospea lortzeko edozer gauza egiteko prest daudenen artean.
Eta kezka handi bat: “Nerabe askok aitortu digute online apustuak egiten dituztela”.
Asko kontrolatzen dutela? Gezurra
Teknologiaren erabileraren inguruko ezjakintasun orokorra antzematen dela ere nabarmendu dute. “Nerabeei eta haien familiei nerabeek asko kontrolatzen dutela iruditzen zaien arren, errealitatea da oso modu oinarrizkoan erabiltzen dutela eta ez dakitela modu sakonago batean erabiltzen. Adibide bat jartzearren, sare sozialak mezuak bidaltzeko eta argitalpenak sortzeko erabiltzen dituzte, baina ez dakite nola babestu behar dituzten, sare sozialek eskaintzen dizkieten aukerak ez dituzte ezagutzen eta ez dakite aukera horiek nola aprobetxatu. Nerabeek ez dakite legea interneten ere aplikatzen dela”.
Ikastaroen ostean, nerabe ugarik kontatzen diete kontu lapurketak, iruzurrak, nortasun ordezkapenak, eraso digitalak, jazarpen digitala, informazio pribatuaren hedapena, baimenik gabe irudien zabalkuntza eta mehatxuak jasan dituztela. “Nerabe askok isilean delitu asko jasaten dituztela iruditzen zaigu. Desinformazioa arazo handia da”.
Gomendio zehatzak ere eman dizkiete ikastetxe eta familiei. Funtsean, erabilera-denbora epeak eta mugak ezartzea batetik, eta gai hauetaz guztiez askoz gehiago hitz egitea elkarrekin.
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]
PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]