Milaka emakumek* kaleak hartu dituzte aurten ere Euskal Herri osoan, mugimendu feminista indartuz

  • Martxoaren 8an egun osoko greba orokorra egitera deitu dituzte mundu osoko emakumeak*. Euskal Herrian ere mugimendu feministak planto egiteko eskatu du, emakumeen lanik gabe sistema ezin dela sostengatu erakutsi eta bizitza erdigunera ekartzeko. Makina bat ekintza eta manifestazio daude aurreikusita eta ARGIAk jarraipena egingo die, minutuz minutu. Horretarako, sare zabala osatu dugu herri eta hiriburuetan.

ARGIA @argia
2019ko martxoaren 08a
Gakoak
Erakutsi gako guztiak
Gasteizko Plaza Berria txiki utzi dute grebalariek. (Argazkia: M8 Gasteiz)
Baionan ehunka lagun bildu dira arratsaldeko manifestazioan

Hemen Eki Erremundegi Berriako kazetariak Twitterrez  jasotako argazki batzuk:

 

Gasteiz: Manifestazio jendetsua, iaz baino handiagoa
Argazkia: Hala Bedi.
Argazkia: Hala Bedi.
Bilbo: Hiriaren erdigunea kolapsatu dute milaka emakumek
Argazkia: Amaia Lekunberri.
Argazkia: Amaia Lekunberri.
Argazkia: M8 Bizkaia.
Argazkia: Tantaka
Argazkia: Amaia Lekunberri.
Argazkia: Amaia Lekunberri.
Argazkia: Tantaka.
Argazkia: Tantaka.
Argazkia: Amaia Lekunberri.
Argazkia: Amaia Lekunberri.
Argazkia: Bilgune Feminista.

 

Donostia: Dozenaka milaka lagun arratsaldeko manifestazioan

Antiguako tuneletik atera den manifestazioak Alderdi Eder osoa hartu du. Manifestazio buruan silueta batzuk daramatzate, greba egin ezin dutenak gogoan.

Argazkia: ESK sindikatua.
Argazkia: Arantza San Sebastian.
Argazkia: Ordiziarrock Ekintzak.
Argazkia: ARGIA.
Argazkia: Estitxu Eizagirre.
Iruñean emakumezkoak uholdeka Golem zinemetarantz
Iruñeko mobilizazio ikusgarrien bideoa

Ahotsa.infok egin du bideoa eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.

Zer ordutan eta nondik ateratzen dira arratsaldeko mobilizazioak?

Iruñea: Golem zinemetatik 19:00etan.
Bilbo: Jesusen Bihotzetik 19:00etan.
Donostia: Antiguoko tuneletik 19:00etan.
Gasteiz: Iparralde gizarte etxetik. 19:00etan.
Baiona: Errepublika plazatik 18:30ean.

Araba: Aiaraldean bilkurak, manifestazioak, bazkariak eta dantzak
Garaipena Angelun: Leclerc supermerkatuak iragarki matxistak erretiratu ditu ekintza zuzenaren ondorioz

Eguneko haserre iturrietako bat izan da. Angeluko E. Leclerc supermerkatuak Martxoaren 8a baliatu du makillaje, arropa eta garbiketa produktuetan beheraldiak iragartzeko. Sarean haserrea eragin du.

 

Eguerdian ekintzaile feministak saltoki aurrean bildu ostean, barrura sartu dira publizitate horiek kentzera.

Azkenean, zuzendaritzak ondorengoa esan die publizitatea erretiratu bitartean: Irabazi duzue

Donostia: Ekintza zuzena "Udalaren zuriketa" eta Elizaren jarrera salatzeko

Eguerdiko manifestazioaren ostean, hainbat ekintzailek pintura zuria bota diote udaletxeari. "Ez zuritu gure morea" lelopean. Irutxuloko Hitzaren informazioa hemen.

Ondoren, Artzai Onaren katedralean pankarta handi bat zintzilikatu dute, Irutxuloko Hitzaren bideo honetan ikus daitekeenez.

Sakanako herrietan ere hainbat mobilizazio izan dira.

Altsasuko Josefina Arregi klinikako langileek haiek bizi duten "egoera larria" azaldu dute. Altsasuko emakumeen kalejirak bisita egin diet eta bi ordezkari hauek pozik agertu dira. Nafarroako Gobernuarekin ekonomia-hitzarmena du klinikak, baina hitzemandako 250.000 euroak ez dira sekula iritsi. Berri hori emateak, gainera, donazioak jaistea ekarri zuen. Ondorioz, langileek hamar urte daramate soldata izoztuta. Hitzarmena abenduan berritu behar zen, baina ez dago halakorik. Langileak "klinikaren etorkiznagatik eta gure lanagatik erabateko ziurgabetasuna eta kezka ditugu".

 

Ondorengo argazki eta bideoetan Sakanan egindako beste mobilizazio batzuk. Lehenengoan Altsasuko piketearen bideoa. Gero Etxarri Aranatz eta Irurtzungo bilkurak. Ondoren Josefina Arregi klinikako langileak. Eta azkenik emakumezko lixarrengotarrek egindako bilkura eta Iturmendin bildutako emakumeak.

Informazioa Guaixetik jaso dugu.

 

 

Gernika: Greba feministak indar handiz hartu ditu kaleak

Horrela agertu da gaur Gernikan Joxe Mari Iparragirreren estatua. Olerkaria, euskal abeslari eta musikagilea, bereak dira Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria kantuak. Gaur greba feministara deitzeko baliatu dute. Andrea Aiaperen argazkia.

Goizean jendetza ibili da manifestazioan. Argazkiak Gernikako Sare Feministaren eskutik.

Jarraian ekitaldiaren parte bat.

Nafarroako iparraldea mobilizazioz bete da goizean

Ondoko bideoan Lesakan egin duten kalejira ikus liteke:

<

Kontzentrazioa eta manifestazioa egin dituzte Leitzan:

Joaldunek alaitu dute Doneztebeko bilkura

 

Heteropatriarkatu kapitalistari planto eginez greba deialdiarekin bat egin du Goldatz Berako emakume talde feministak eta Berako hainbat emakumek. Goizean ernatze feminista eta lila jokoak izan dituzte eta eguerdian emakatea Altzateko plazatik hasita. Merkatu Plazan bazkari femenista ere izan dute. Eguerdian emakatean parte hartu dute ehundaka emakumek

Iturria: erran.eus

"Egin dugun greba guztietan bereziena da gaurkoa"

Donostian erresidentzietako langile batek egin duen hitzartzea jarraian, Manu Robles Arangizek transkribatuta.

"Egun on denoi. Ni Aitziber naiz, erresidentzia bateko langilea. Azken 6 hilabetetan erresidentzietako langileok hainbat greba egun eta mobilizazio egin ditugu. Baina greba guzti hauen artean bereziena gaurkoa da, Martxoaren 8an inoiz baina indartsuago sentitzen garelako. Gure artean, emakumeon artean, indarberritzen garelako."

Gaur, Martxoak 8, erresidentzietako emakumeok mugimendu feministen deialdira batu gara, eta zuen alboan gogor borrokatuko dugu emakume bezala. Erresidentzietako emakumeok argi daukagulako berdintasuna lortzeko, soldata arrakalekin bukatzeko, zaintza lanei daukaten balioa emateko, bizitza erdigunean jartzeko, eta emakumeak, gizonak bezala, lehen mailako pertsona kontsideratuak izateko, Martxoak 8ko borroka egunero egin behar dela. Egunero da guretzako Martxoak 8. Sistema heteropatriarkal neoliberal honi aurre egin ahal izateko, egunero esan behar zaio argi eta ozen, gerrarako prest gaudela.

Irakurri osoa lotura honetan.

Barakaldo: Mobilizazio historikoan milaka emakume

Herrikolorek goizaren laburpen-bideoa egin du.

Baztanen arratsaldeko manifestazioa berotzeko lanean aritu dira goizean zehar

Baztan: Egun osoan, Zaintzaren izeberga ikusgai dago Elizondoko plazan. Plaza girotu dute mandarrak margotuz, pankartak eginez… Eguerdiko emakatean 300 bat emakumek hartu dute parte, giro ederrean, fanfarrearekin. Plazan Zortzikoa, Zazpi Jauziak eta bertzelakoak dantzatu dituzte. Bazkalondotik, 17:00etan tribial feminista eginen dute (meriendarako zerbait ekarri beharko da). 19:00etan eskualdeko Bizitzak erdigunean! manifestazioa eginen dute.

Iturria: Erran.eus

 

Bilbo ekitaldia: Huelvako Isabel Martinen olerkia eta 'A la huelga' kantua

Huelvako Isabel Martinen olerkia

A la huelga abestia

Gasteizen, ekimen antifaxistarekin abiatu dute manifestazioa

Gasteizko Plaza Berria bete-beteta ikusi dugu eguerdirako. “Emakume altxa, hasi da iraultza” oihuekin berotu dute giroa eta ekimen antifaxistak eman dio hasiera manifestazioari, Espainiako Estatuko faxismoaren ordezkariei planto egiten dietela argi utziz. Jendetza izan da ibilbidean eta nabarmentzekoa da manifestazioaren aurretik, goizean Gasteizen egin dituzten pikete eta ekintzetan poliziarengandik hamar emakume jazartuak izan direla salatu duela mugimendu feministak. Ikusi manifestazioaren laburpena:

 

Iruñea: Gazteluko Plazan jendetza more alaia

Jendetsua eta alaia izan da eguerdiko manifestazioa Iruñean. Gazteluko plazan jendetza elkartu da eta Ahotsa.info-ren bideo honetan ikusten den moduan, batzuk manifestariak animatzen aritu dira.

LAB sindikatuak zabaldu duen irudi honek erakusten du nola zegoen plaza eguerdian.

Baina oraindik bada aldarrikapenaren mamia guztiz argi ez daukanik ere...

Gazteluko Plazakoa bukatuta ere, mobilizazioak ez du etenik. Errepide mozketa batekin, migrazio politika salatu dute.

Hainbat identifikazio egin ditu poliziak errepide mozketa horrekin lotuta. 13:10ean erabaki dute ekintzarekin bukatzea eta arratsaldeko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.

 

Bilbon, ertzetatik erdigunera

"Ertzak gainez egin, zentroak okupatzeko" lelopean abiatu da manifestazioa Bilbon. Hain juxtu, ertzek gainez egin dute gaur, manifestazioaren zutabe ezberdinek emakumez beteta egin dutelako bidea. Espazioak berreskuratuz egin dute protesta, eta arraunlari emakumeek traineruan egin dute bat grebarekin. "Iraultza gu gara" abestu dute, Bilboko Udaletxera iritsi direnean. Hemen manifestazioaren laburpena, Amaia Lekunberriren eskutik:

 

 

Irunen manifestazio jendetsua eta tentsio uneak

Ehunka manifestari ibili dira Irungo karriketan eguerdian. Mugimendu Feministako kide Miren Lantzen hitzetan “mobilizazioa iazkoa bezain handia izan da”. Bere kalkuluen arabera, 1.000 pertsona izan dira.

Bestalde, udal batzarrak egindako 15 minutuko geldialdia kritikatu dute feministek. Talde batek udaleko ordezkarien inguruan zabaldu du bere pankarta: “Beren presentziarekin egungo mobilizazioa zuritzen" ari direla adierazi du Lantzek.


 

Baionan 150 lagun Merkatu plazan

Euskal Herriko Mugimendu Feministak 150 lagun bildu ditu Baionako Merkatu Plazan. Gehienak gazteak, lizeoko ikasleak. Emaztekiak. Grebaren eragina tipia izan da. Mugimenduko kide Irati Fernandezek azpimarratu duenez, “jende askori oraindik ere azaldu behar zaizkio egungo borroka egunaren arrazoiak”. Hala ere, jendartea sentsibilizatzeko lanean segituko dutela adierazi du.

 

Donostia: borroka feministak aurpegi ugari ditu

Borroka feministak aurpegi asko dituela gogora ekarri dute Donostian. Alor desberdinetako emakumeek hartu dute hitza eta bakoitzak bere errealitatea aurkeztu du: pentsionistak, Hondarribiko Jaizkibel Konpainia, desgaitasuna duten emakumeak, erresidentzietako langileak, etxeetako langile inmigranteak eta komisaldegietako garbitzaileak.

Bulebarrean jendetza bildu da eta giroa beroa izan da, Donostiako Feministak Twitter kontutik zabaldutako bideo honek erakusten duen moduan.

Gogoan izan dituzte iaz indarkeria matxistak hil zituen emakumeak. Minutuko isilunea eskaini diete.

 

Dena prest eguerdiko manifestazioei ekiteko

Eguerdiko 12:00etarako minutu gutxi falta direnean, eguneko lehen manifestazio handia izango denerako giroa bero dago Euskal Herriko hiriburuetan. Manifestazioak bukatu bezain pronto igoko dugu horien laburpena.

Arropa multinazional baten denda itxi dute piketeek Iruñean

Iruñeko pikete femnistek lortu dute hiriko arropa multinazional baten denda ixtea. Itziar Bardaji ARGIAko kolaboratzaileak kontatu du bertatik.

 

Pentsiodunen aldarriak Donostiako greba feministan

Pentsiodunen aldarriek ere kaleak hartu dituzte martxoaren 8an. Donostiako Bulebarreko irudi hauek zabaldu ditu Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariak.

 

Ermuako emakumeek ere, patriarkatuari planto

Ermuan ere batu dira greba feministara. Argazkia: @M8Bizkaia

 

Gasteizen emakume bat atxiki dute ertzainek

Hala Bedik jakinarazi duenez, Gasteizko Parlamentu aurrean zeuden emakumeetako bat atxiki dute ertzainek eta atari batean sartu dute. Atxikitako emakumeari babesa adierazten parlamentu aurrean dauden kideak kolpatzen ari da Ertzaintza, irratiak adierazi duenez. Ondoren mugimendu feministak jakinarazi duenez, ez dute emakumea atxilotu baina bai inputatu, eta gehitu du jadanik 10 emakume jazartuak izan direla Gasteizen.

 

Analisia: zein da erakunde publikoen papera gaur?

EAEko Legebiltzarreko gaurko osoko bilkura bertan behera geratu ondoren, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakari Iñigo Urkulluk adierazi du feminismoa babesten duela eta "konpromisoa" agertu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko. Ez da gaurko egunarekin lotuta adierazpen publikoak egin dituen politikari bakarra. Baina hori al da martxoaren 8an erakundeei dagokien zeregina?

Zerbitzu publikoekin lotuta hainbat aldarrikapen egiten ari dira gaur, baita urte osoan ere. Lan-esparru feminizatuenetako langileek bizi duten egoeraren aurrean neurri zehatzak eskatu dituzte hainbat kolektibok. Adibidez, martxoaren hasieran Lanbideren Barakaldoko egoitzaren aurrean kuleroak zintzilikatu zituzten langabezian edo lan prekarioetan ari diren emakumeen egoera salatzeko. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta bezalako laguntzetan egin diren murrizketen kaltetu zuzenenak ere emakumeak dira. Iazko datuek erakusten dute argien: 65 urtetik gorako emakumeak dira Euskal Herriko pobreenak.

Problema zehatz horiek, ordea, ez dira aipatu ere egiten erakundeetako bozeramaileek martxoaren 8an hitz egiten dutenean.

Lekeition, batzartuta hasi dute eguna emakumeek

Emakumeei kezkatzen dieten gaiez eztabaidatzen hasi dute eguna Lekeition. Argazkia: @PotxuakMartxan

 

Donostiako Altza auzoan kalejira, musika eta aldarrikapena

Trikiti eta panderoak denen buru, kalejira alaia egin dute Donostiako Altza auzoan gaurko aldarrikapenekin bat egiteko.

Gasteiz erdiguneko Bake kalea moztu dute emakumeek

Gero eta emakume gehiago ari dira biltzen El Corte Inglés dagoen Gasteizko Bake kalean. Kalea bera moztu dute grebalariek.

 

Donostian kale-izendegi morea egiten ari dira

Donostiako kale-izendegian gizonak dira nagusi. Egoera hori salatzeko eta hirian emakumeei presentzia handiagoa emateko ekintza prestatu dute martxoaren 8ko grebarekin lotuta: kale-izendegia aldatzea. Donostiako Feministek Twitter bidez zabaldu dute ekimena.

Emakume andana Gasteizko El Corte Ingléseko piketean

Emakumez beteta dago Gasteizko El Corte Ingléseko sarrera. Pikete informatiboekin jarraitzen dute, Ertzaintza parean dutela.

 

Agurainen ere, martxan da greba feminista

"Heteropatriarkatu kapitalistari planto!" lelopean, martxan da Aguraingo mugimendu feminista. Argazkia: @LABsindikatua

 

Jaizkibel konpainiaren erantzuna Markel Olanori

Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak kolore morea duen irudi bat zabaldu du gaur goizean Twitter bidez. Hondarribian emakumeek Alardean gizonen baldintza berdinetan parte hartzea defendatzen duen Jaizkibel konpainiak erantzun dio, esanez gaurkoa eskubide berdintasuna defendatzeko eguna dela salbuespenik gabe.

Jaizkibel konpainiaren erantzun honek badu bere testuingurua: Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du Hondarribiko Alardearen afera berdintasun arazotzat jotzen, "bizikidetza problema" gisa baizik.

Zaintza berrantolatzeko neurri zehatzak eskatu dizkiote Bilboko Udalari

Zaintzen berrantolaketa soziala aldarrikatu du mugimendu feministak. "Zaintzaren ardura era kolektiboan hartuko duen bestelako gizarte eredu" bat helburu, neurri zehatzak eskatu dizkiote Bilboko Udalari: menpekotasuna duten pertsonen zaintzaile diren emakumeek udal mailan antolatutako ekintzetan parte hartzeko aukera ematea; zaintza lanak komunitate mailan hartzea erraztea; emakumeendako jabekuntza espazioei bide ematea; bakarrik bizi diren pertsona nagusiei laguntza zerbitzuak eskaintzea; zaintza lanak ikusaraztea; eta hiri mailako zaintza beharren arreta Udalak berak kudeatzea eta ez azpikontratatutako enpresen bidez.

Eskaera horiek gauzatzeko bideak ere proposatu ditu mugimendu feministak.

 

<< <
1 2
> >>
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: M8 greba feminista  |  Euskal Herria

M8 greba feminista kanaletik interesatuko zaizu...
Loreak eta aholkuak

Bi greba feminista bizi izan ditut. Bi baino ez dira izan, baina dagoeneko urrun geratzen zaizkit bestelako martxoaren 8ak, “zorionak” ematen zizkigutenak, lore edo bonboi forma zutenak, etxeko zaintzailerik onena izaten jarraitzera gonbidatzen zintuztenak. Ez dago urrun denboran, baina bai espazioan –fisikoan eta mentalean–, nirean behintzat. Hori lorpen ideologiko bat iruditzen zait, pauso bat. Greba batek inplikazioak eskatzen ditu, grebak deserosoak dira, eta... [+]


Martxoak 8, greba feminista
Mobilizazio anitzak, aldarrikapen politiko zehatzak

2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta herrietakoa izan da. Txokorik txoko antolatu dira eta iaz mugimendurik egon ez zen herrietara ere heldu da olatua. Ez da kasualitatea izan, mugimendu feministak mobilizazio deszentralizatua akuilatu du eta emaitza ikusi da.


Medusak 8

Greziar mito zaharrak dio Medusa emakume ezinago eder eta erakargarria zela. Poseidonek Medusa bortxatu ostean, Atenea Jainkosak, amorruaren amorruz, Medusa zigortu eta munstro bilakatu zuen. Ilearen partez hamaika sugedun mataza ezarri zion buruan eta begietara begiratzera ausartzen zen edonor harri bihurtzen zuen. Justizia patriarkala ez da gure garaietako asmakizuna.

Kontakizuna erabat misoginoa den arren, gu, emakumeok*, bagara, nola edo hala, gure mendeko Medusak. Eder eta isilik nahi... [+]


2019-03-11 | ARGIA
Oinarri politikoei dagokienez, jauzi kualitatiboa eragin duen greba feminista

Martxoaren 8ko grebaren balorazioa egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. “Aurten, arrakasta kuantitatiboaz gain, jauzi kualitatiboa eman dugu gure aldarrikapenak eta oinarri politiko feminista, antikapitalista eta antiarrazistak sendotu ditugulako”, adierazi dute ordezkariek.


Mobilizazio anitzak, aldarrikapen politiko zehatzak

2018ko Martxoak 8ak aurreikuspenak hautsi zituen. Aurtengo greba feministan ere, txiki geratu dira egindako kalkuluak. Begi-bistakoa izan da. Hiriburuetan zer gertatuko geunden, eta horietako indar erakustaldiek iazkoa gainditu badute, aurtengo sorpresa auzoetakoa eta herrietakoa izan da.


2019-03-11 | Ana Mezo Basaras
2019ko martxoak 8, egun historikoa

Aurtengo martxoaren 8a egun historikoa izan da feminismoarentzat eta Euskal Herriarentzat.


2019-03-11 | ARGIA
M8: arrakastaren ondoren, balorazio sosegatuen unea

Joan den ostiralean Euskal Herriko hiri eta herrietan lurrika morea bizi izan zen bigarrenez, iazko M8ko mobilizazioek bazterrak erabat astindu ondoren.Aurtengoan uholdeak iazko gainditu du eta feminismoa indar betez dagoela erakusten du, gizartearen zentralitatea hartuz eta patriarkatuaren  zutoinak astinduz. 


2019-03-11 | Oneyda Saenz
Etxeko langileak Donostiako manifestazioaren buruan izan gara

2019ko M8 hasiera bikaina izan da Gipuzkoako etxeko langileen eskubideen borrokan. Zalantzarik gabe, aurreikusitakoa gainditu dugu, kontuan izanda zein etxeko langile gutxik parte har zezakeen greban, lanak ezartzen dizkien mugengatik.


2019-03-11 | Tania Siriany
Gora borroka feminista eta antiarrazista!

Niretzat, migratu eta arrazismoaren kontrako feminista gisa, aurtengo M8 oso berezia eta garrantzitsua izan da.


2019-03-11 | Pauline Guelle
Beharrak sortutako berezkotasuna

“Greba eginen duzu bihar?” “Ez dakit, guttik egiten dute nire enpresan...”.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude