Milaka emakumek* kaleak hartu dituzte aurten ere Euskal Herri osoan, mugimendu feminista indartuz

Zuzeneko jarraipena
  • Martxoaren 8an egun osoko greba orokorra egitera deitu dituzte mundu osoko emakumeak*. Euskal Herrian ere mugimendu feministak planto egiteko eskatu du, emakumeen lanik gabe sistema ezin dela sostengatu erakutsi eta bizitza erdigunera ekartzeko. Makina bat ekintza eta manifestazio daude aurreikusita eta ARGIAk jarraipena egingo die, minutuz minutu. Horretarako, sare zabala osatu dugu herri eta hiriburuetan.

Gasteizko Plaza Berria txiki utzi dute grebalariek. (Argazkia: M8 Gasteiz)

2019ko martxoaren 08an - 06:53
Gakoak
Kontsumoaren aurkako mobilizazioa abiatu dute Amurrion

Amurrion kontsumoaren aurkako mobilizazioa hasi dute.

 

Belaunaldi ezberdinetako emakumeak Usurbilen, kalejirarako prest

Belaunaldi ezberdinetako emakumeak batu dira Usurbilen, lehenengo kalejira egiteko abiapuntuan.

 

Pikete osoa identifikatu du Espainiako Poliziak Iruñean

Iruñeko pikete feminista gertutik jarraitzen ari zen polizia. Talde osoa identifikatu du azkenean Espainiako Poliziak. Grebalariek dantzan erantzun diote jazarpenari, Euskalerria Irratiko Haritz Pascualek bideo honetan jaso duenez.

Hondarribian gogora ekarri dute Alardean emakumeek bizi duten diskriminazioa

Hondarribian ere martxoak 8 ditu gaur eta herrian urtero zeresana eragiten duen gaiarekin lotu dira bertako feministen aldarriak. Herriko alde zaharraren sarreran Alardeko hatxeroei eskainita dagoen monumentua morez pintatuta agertu da –emakumeei gizonen baldintza berdinetan parte hartzen uzten ez dien Alarde baztertzaileko figura nagusietako bat dira hatxeroak–.

Ez da izan Alardearekin lotuta herrian egin den aldarrikapen bakarra. Desfile baztertzailea antolatzen duen Alarde Fundazioaren logotipoa moldatu dute pankarta batean, "Alarde Feminista" hitzak jarriz.

Urretxuko Iparragirreren monumentua ere grebara deika

Kerman Garraldak zabaldutako irudi hauetan ikusten den moduan, Urretxun dagoen Iparragirreren monumentuan ere jarri dituzte grebarekin lotutako aldarriak: "Heteropatriarkatu kapitalistari planto!" dioen pankarta jarri dute Gernikako Arbola kantatzen zuen musikariaren omenezko estatuan.

 

Jazarpen poliziala salatu du Gasteizko mugimendu feministak

Beste leku askotan bezala, piketeak egiten ari dira Gasteizen ere. Bertako mugimendu feministak, baina, jazarpen polizial handia jasaten ari direla salatu du. Kide asko identifikatu dituztela eta beste hainbat miatu edo katxeatu dituztela kritikatu dute. Argazkia: @M8Gasteiz.

 

60 ordutik gorako lan jarduna, etxeko langile askoren errealitatea

Euren baldintza esklaboak azaleratzen ari dira etxeko langileak Bilbon.

 

Iruñean piketeak erdigunean eta poliziak gertutik jarraitzen

Goizetik ari dira piketeak Iruñeko erdigunean barrena. Euskalerria Irratiko Haritz Pascualek zabaldu duen bideo honetan ikus daitekeenez, polizia gertutik jarraitzen ari da haien urratsak.

 

Basauriko Lanbideren bulegoan sartu dira

"Lana bai, soldata ere bai!" aldarrikatuz, Basauriko Lanbideren bulegoan sartu dira.

 

Iruñeko entzierroaren monumentua ere greban

Nafarroako LABek zabaldu duen irudi honetan ikusten denez, Iruñeko entzierroaren monumentuan ere martxoaren 8aren aldeko pankartak jarri dituzte.

 

Mugimendu Feministak emakumeak 15:40etan biltzera deitu ditu Frantziako hiri nagusietan

“Emakumeak Frantziako populazioaren %52 gara. Etxeko lanetan bataz besteko 20 ordu egiten dugu astean. Lan hori ikusiezina da. Gure soldata gizonen %26 baino apalagoa da. Hau da, 15:40tik goiti muxu-truk lan egiten dugu. Gure pentsioak gizonena baino %40 apalagoa da”, adierazi du Frantziako Mugimendu Feministak.

Emakumeak 15:40etan biltzera deitu du Frantziako hiri nagusietan. #

 

Gasteizen, auzoetako komertzioak ixten ari dira piketeak

Greba feminista kontsumo greba ere badela gogoratuz, piketeak auzoetako komertzioetara sartzen ari dira Gasteizen, Hala Bedik kontatu duenez. (Argazkiak: Hala Bedi)

 

Mercadonan sartu dira Basauriko piketeak

Basaurin, piketeak Mercadona saltokian sartu dira:

 

EAEko Legebiltzarraren osoko bilkura bertan behera grebarengatik

Ezohiko irudia ikusi da ostiral honetan EAEko Legebiltzarrean: EAJ, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE-EEko emakume legebiltzarkideek greba egingo dutela jakinarazi dute eta horren ondorioz, gaur egitekoa zen osoko bilkura bertan behera geratu da. 36 emakume legebiltzarkide dira guztira greba egin dutenak. Horiei beste hiru gizon gehitu zaizkie, arrazoi ugarirengatik gaurko saioan parte hartu ez dutenak.

EAEko legebiltzarra artxiboko irudi batean.

 

"Esperanza naiz, Nikaraguakoa. 18 orduko lanaldiak egiten ditut zaintzaile gisa"

Bilbon, etxeko langileek trapu eta eskularruak zintzilikatu dituzte, eta euren historiak kontatzen dituzten orriak ere eskegi dituzte. Historia horietako bat da Esperanzarena:

"Esperanza naiz, Nikaraguakoa. 45 urte ditut. Nire herrialdean soziologia ikasketak egin nituen eta kontabilitate laguntzaile karrera. Han 10 urtez lan egin nuen Hezkuntza Ministerioan eta 14 urtez Somotoko Udalean, Administrazio sailean. Alaba bat eta seme bat ditut, eta han bizi dira. Nire eta nire amaren mende daude.

Gaueko 21:00etatik 15:00etara lanean

Herrialde honetara iritsi nintzenetik etxeko langilea eta zaintzailea naiz. Ez daukat paperik eta urtebete falta zait horiek izapidetu ahal izateko. Bi urte daramatzat barneko langile gisa familia batentzat lanean, garbiketa lanak egiten ditut eta adineko pertsona bat zaintzen dut. Barneko langile gisa egiten dut lan, gaueko 21:00etatik, hurrengo eguneko 15:00ak arte. Ez daukat niretzako logelarik. Zaintzen dudan emakumearen logelan egiten dut lo, eta ez dut ongi atseden hartzen. Askotan gauetan garbitu behar dut emakumea, eta batzuetan esnatu eta hizketan hasten da…

Elkarrizketa egin zidatenean esan zidaten 1.000 euro ordainduko zizkidatela, aparteko ordainsariak barne, eta lana onartu nuen. Ez nekien ezer nire eskubideei buruz, baina orain gauza batzuk dakizkit eta ikusten dut 18 orduko lanaldiak egiten ditudala eta soldata hori ez da nahikoa, ezta pentsatu ere!

Gero eta nekatuago nago..."

 

Etxeko langileak: "Gu nork zaintzen gaitu?"

Etxeko langileak ere Bizkaiko Diputazio parera heldu dira, manifestaziora. "Gu nork zaintzen gaitu?" galdera irakurri daiteke pankartetan, Amaia Lekunberrik kontatu duenez:
 

 

Pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo dira Ipar Euskal Herriko greba feministaren ardatzak aurten

Euskal Herriko Mugimendu Feministak deia egin die emakumeei herrietako antolatu ekimenetan parte hartzeko. Mobilizazio nagusia Baionan eguerdian eginen dute: Merkatu plazan bazkaria. 18:30etan Errepublika plazan konzentrazioa izanen da eta segidan manifestazioa hirian barrena.

Aurtengo  greba feministak "bost esparrutan” eragitea du xede: pentsionistengan, ikasleengan, zaintzan, enplegu eta kontsumoan".

 

Bizkaiko Diputazio parean batu dira lehenengo zutabeak

Bilbon, Juan de Garaytik eta EITBtik abiatutako zutabeak Bizkaiko Diputazio parean batu dira, Amaia Lekunberri Argiako kazetariak kontatu duenez:

 

Gasteizen ere, greba feministarako prest

Bizitzak erdigunean jartzeko helburuz, auzoz auzo Gasteiz esnatzen hasi da Mugimendu Feminista. Argazkiak: @M8Gasteiz

 

Bilboko Udalari politika publiko feministak eskatu dizkiote

Ekintzaile talde bat Bilboko udaletxean izan da gaur goizean, politika publiko feministak eskatzeko. Alba Fatuartek zabaldutako bideoan ikus daitekeenez, haur itxura duten panpinekin eta mozorrotuta egin dute protesta ekintza.

 

ADI: Mozal Legea aplikatu nahi diete eltze-jotze feminista egiteagatik

Bart gauean eltze-jotzea deitu zuen Mugimendu Feministak Gasteizen, grebarako motorrak berotzeko. Mugimendu Feministak berak jakinarazi du protestan ari ziren hainbat emakume identifikatu zituztela ertzainek eta Mozal Legearekin mehatxatu zituztela. Argazkia: Hala Bedi.

 

Errepidea moztu dute grebalariek Lizarran

Ahotsa.infok zabaldutako irudi hauetan ikus daitekeenez, grebalari feministek errepidea moztu dute Lizarran martxoaren 8ko goizean. Udaltzaingoak hiru manifestari identifikatu ditu.

 

Durango eltze-kolpeka esnatu dute feministek

Eguna argitzearekin batera eltze-joka esnatu dituzte Durangoko (Bizkaia) herritarrak grebalari feministek.

 

Piketerako prest Barakaldon

Barakaldoko Arrondo auzoan, pikete baten hasierako argazkia bidali du @M8Bizkaia-k:

 

Bilbon, zerbitzu publiko eta unibertsalak aldarri

Bilbon ere abian da Euskal Herriko Mugimendu Feminista:

https://twitter.com/M8Bizkaia/status/1103918599792558080

 

Joaldun feministak Donostian

https://twnatorra/status/110391759005577Greba feminista aGreba feminista abiatzeko, joaldunek hartu dituzte kaleak Donostian:

 

Auto-karabana batekin hasi dute M8ko greba Oiartzunen

Mota askotako mobilizazioak espero dira martxoaren 8 honetarako. Oiartzunen (Gipuzkoa), adibidez, auto-karabana batekin trafikoa geldiaraziz hasi dute eguna Garazi Aldarabordak kontatu duenez.

"Eguneroko errealitateak martxoaren 8an borrokan segitzera behartzen gaitu"

Parisko karrikak ez dira more kolorez esnatu, ez oraingoz bederen. Hedabideak normal ari dira eta informazioak ohiko berriak dakartzate. LCI telebistak: “Emakumeen eskubideen nazioarteko eguna: martxoaren 8a baliagarria da gaur egun? Ez al genuke urte osoan eskubideez hitz egin eta ez eguna baztertu?”, galdetzen du.

Emakumeen Fundazioko presidente Cécile Mailfertek eta Osez le féminisme eledun Raphaëlle Rémy-Leleuk honela erantzun diote galderari: "Ideala hori litzateke, baina eguneroko egitateek ez dizkigute martxoaren 8ko borroka bertan behera uztera bultzatzen. Alderantziz!".

Gauerditik greba giroa berotu dute Iruñean

Martxoren 8a hasi eta berehala, gauerdian, eltze-jotze baten bidez hasi da greba feminista Iruñean. Ahotsa.info hedabideak jaso du iruditan.

<< <
1 2
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Greba feminista burutu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-03-09 | Zuriñe Rodriguez
Zuriketa morea Gasteiztik at

"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]


Eguneraketa berriak daude