ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek deitu dute greba, eta goizeko lehen orduan zabaldutako oharraren arabera, "jarraipen oso zabala" izan du bereziki hezkuntzan eta udal eta foru administrazioan. Eguerdian egingo dituzte manifestazioak hiriburuetan.
Zerbitzu publikoaren alde, adostu soldatak eta enpleguak hemen lelopean, kalera irten dira aurtengo ikasturtean hirugarrenez Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoko langileak. %80ko ordezkaritza dute sektorean sindikatu deitzaileek. Aurreko greba egunak –urriaren 25ekoa eta abenduaren 19koa– "jendetsuak" izan zirelako, martxoaren 12rako ere aurreikuspen "handia" dute.
Dena den, greba egunaren bezperan salatu zutenez, administrazioak ezarritako gutxieneko zerbitzuak "oso handiak" dira. Izan ere, aipatutako sindikatuen arabera, martxoaren 12ko grebako gutxieneko zerbitzuen ondorioz, "egun arrunt batean baino langile gehiago egongo dira zenbait sektoretan". Gauzak horrela, epaitegietara eraman dute gaia.
Jarraipen "zabala", arloz arlo
Goizeko lehen orduan zabaldu duten ohar bateratuan hezkuntza arloko jarraipena nabarmendu dute, eta seinalatu unibertsitatean ez beste etapetan "handiak" direla gutxieneko zerbitzuak, eta "milaka hezitzaileri greba eskubidea ukatu" zaiela. Gauza bera Osakidetzan: diotenez, horrek "guztiz baldintzatuko du jarraipena". Zerbitzu askotan gutxieneko zerbitzuak %100koak direla salatu dute.
Administrazio Orokorrean eta Justizia Administrazioan, bestalde, aurrekoan baino zabalagoa izaten ari da greba sindikatuen arabera, bereziki udal eta foru erakundeetan. Garraio publikoan "zabala" da jarraipena, deitzaileen arabera, eta EiTBn, berriz, "oso zabala".
Nabarmendu dutenez, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko beharginek lanuztearekin bat egin dute gaur, eta ondorioz, Iruñean eman behar zuten kontzertua bertan behera geratuko da.
Manifestazioak, eguerdian
Gasteizen, Bilbon eta Donostian kaleak betetzeko deia egin dute ELA, LAB, CCOO, ESK eta Steilas sindikatuek. 11:30erako jarri dituzte hitzorduak.
Ondoko hauek dira eskatzen dituzten hobekuntzak:
• %10eko soldata igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.
• Pribatizazioei atea ixtea eta publifikazio planak adostea.
• Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna %8n jarrita.
• Lan kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuta.
• Politika feministak, berdintasunerako plan erreal eta eraginkorrak adostea.
• Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik gabe.
• Jardunaldiaren murrizketa 32 orduko lan astearen norabidean ipintzea.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Euskal Herriko mugimendu abertzaleen hasieran, langile borrokak kanpotik inposaturiko zerbait balira bezala ikusi ohi ziren. Euzkadi egunkariko orrialdeetan maiz irakur zitezkeen sozialisten kontrako diatribak. Harritzekoak ere ez ziren erasook, egia esan, egunkari sozialistetan... [+]
Gasteizko Udalak esan du enpresa negoziatzera deitzen ari dela. Sindikatuek eskatu diote Gasteizko langileak defendatu ditzala Enviserren jabea den AEBetako inbertsio funtsaren aurrean.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]