Jardunaldi Feministak igarota, mugimenduaren barne egitura indartzea lehentasun

  • Jardunaldi Feministen antolakuntzak lehen balorazioa egin du. “Izugarri” gisa kalifikatu dituzte jardunaldiak, eta barne egitura indartzea lehentasun gisa azpimarratu.


2019ko azaroaren 05an - 15:20
Jardunaldi Feministetan, jendea hizlariei adi (Argazkia: Laida Zapre)

Bi urteko lanak eman du fruitua: gutxienez 3.000 emakumeren parte hartzearekin, azaroaren 1etik 3ra Durangon burutu diren Jardunaldi Feministak arrakastatsuak izan dira. Hala jakinarazi du antolakuntzak asteartean egindako lehen balorazioan. “Izugarria izan da hiru egun hauetan Durangon bizi izan dena”, adierazi dute.

Erreparatu diote, baita, mugimendua feminista honaino ekarri duen 40 urteko ibilbideari. Eta lehen, orain bezala, mugimenduaren oinarriak berberak direla azpimarratu: “Euskal Herriko mugimendu feminista politikoa, herritarra, erradikala eta kolektiboa da”. “Ez da feminismo eroso bat”, zehaztu dute.

Hiru egunetan zehar eztabaidatu beharrekoak eztabaidatuta, antolatzeko eta eragiten hasteko ordua heldu da. Ildo horretan, lehentasun bat azpimarratu dute: barne egitura indartzea. Izan ere, horrek ahalbidetuko dio mugimendu feministari xedatutako helburuak garatu eta jendartean eragitea.

Lehentasun nagusitzat hori jota, beste zenbait ere zerrendatu dituzte.

“Martxoaren 8an paktu sozial aldarrikatu zen, bizitzaren ardura kolektibizatu eta zaintza lanak berrantolatzeko; itun hori gogoan eduki da Durango”, adierazi dute. Ildo horretan, dei egin dute hainbat frontetan borroka egitera: hasi pentsionisten borroketatik, klase borrokatik pasa eta etxeko langileen eskubideen aldeko borroketaraino, besteak beste.

Aniztasuna izan da jardunaldietan eztabaidagai pisutsuetako bat. Balorazioan mugimendu anitza eratzen jarraitzearen aldeko deia egin dute, elkarrekin antolatzen jarraitzea balioan jarriz: “Ezberdinak gara aukeretan, eskubideetan eta bizi baldintzetan; pribilegioak ukatu gabe, horiek suntsitzera goaz”. Mugimendu anitza eratzera bidean, “pribilegioak ukatu gabe, berauek suntsitzeko” dei egin dute.

Indarkeria matxistari aurpegia ematen jarraitzeko beharra ere azpimarratu dute, atzetik datozenen gorputz eta bizitzek indarkeriarik jasan behar ez ditzaten. Emakumeen gorputzen gaineko kontrola gogortu nahi duen Polizia eta Justiziaren aurrean, justizia eta autodefentsa feministaren bidea aldarrikatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude