Jakindun, ikasleek Zientzia, Fisika eta Matematika on-line, euskaraz eta erraz ikasteko baliabidea

  • Irakasle eta ikasleak etxetik eta internet bidez ari diren garaiotan, Jakindun irabazi-asmorik gabeko proiektuak gogoratu du zientzia ikasgaiei lotutako bideoak eskaintzen dituela bere webgunean, euskaraz eta doan, “bideo laburrak eta azalpen errazekin”. Hezkuntza komunitatearentzako baliabide izan nahi du ekimenak.


2020ko martxoaren 26an - 15:32
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bere webgunean sartuz gero, kurtsoka banatuta kontzeptu eta ariketa ezberdinak aurkitu daitezke, Fisika, Kimika eta Matematika lantzeko, bereziki DBH ikasten dutenek “hobeto ulertzeko zailak egiten zaizkien ikasgaiak”.

2017an jaio zen hezkuntza plataforma hau, euskaraz eta behar den kalitatearekin eginiko zientzia bideoen defizitari erantzuteko. Behar duenaren eskura dagoen baliabidea izateaz gain, sarea ahalik eta kalitate onena duten euskarazko eduki zientifikoz betetzea eta komunitatea eraikitzea ere badute helburu, “euskara eta zientziaren arteko elkarlana abiapuntu hartuta”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!