Jaka Horietako batek begia galdu du, Frantziako Poliziak jaurtitako gomazko pilota batek kolpaturik


2019ko urtarrilaren 28an - 10:17
Jerome Rodrigues manifestaria zauritua izan ostean eraman zuten momentua. Argazkia: @ZakriaAbdelkafi
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

69.000 lagun inguru bildu dira larunbatean Pariseko Errepublikaren plazan Jaka Horiek egin dituzten protestetan. Bertan zen Jerome Rodrigues manifestaría , Frantziako Poliziak jaurtitako gomazko pilota batek jota eskuineko begia galdu duena. Dozena bat zauritu izan dira mobilizazioen hamaikagarren asteburuan.

Ikertzaileak gertakaria aztertzen ari dira dagoeneko. Rodriguesek “gomazko pilota batekin kolpatua” izan dela azpimarratu du. Frantziako Poliziak aldiz, lesioa jende pilaketak kontrolatzeko jaurti zen granada batek eragin diola adierazi du. Zaurituaren abokatua den Philippe de Veullek, “irmoki” ezeztatu du poliziaren bertsioa.

De Veullek gaineratu duenez, Rodrigues “bizitza guztirako desgaiturik” geratuko da eta “aginpide publikoen partetik borondatezko indarkeria” erabili izana kritikatu du.

Rodriguesek LCI telebistan egindako adierazpenetan aurreratu duenez, “Macron, Castaner eta gomazko pilota jaurti zuen polizia agentearen aurka salaketa aurkeztuko dut eta era baketsuan manifestatzen jarraituko dut”.


 

 


 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jaka Horien mugimendua
2019ko apirilaren 3
IRITZIA
Laru beilegi hori

Eguneraketa berriak daude