Poliziaren granada bat jaso du aurpegian kazetari batek, Parisen

  • Le Média Pour Vous komunikabide independentekoa da kolpaturiko kazetaria. Larunbateko Parisko Jaka Horien manifestazioaren jarraipena egiten ari zela jaso du aurpegira Poliziaren granada bat.


2019ko azaroaren 18an - 11:16
Poliziaren granada aurpegira jaso duen kazetaria
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Kolpatu parrasta bat dago berriz ere Frantziako Jaka Horien manifestazio bukaeran. Tartean, kazetari bat, Julien izenekoa, Poliziaren granada batek aurpegia xehatu diola. Le Média Pour Vous komunikabide independentekoa da kolpaturikoa. Sputnik komunikabideak sarean jarri bideoari esker jakin da ez-beharra.

 

Larunbateko Jaka Horien manifestazioaren jarraipena egin ari zela jaso zuen aurpegira Poliziaren granada bat. Salaketa jarriko duela jakinarazi du kazetari gazteak, nahiz eta Polizia auziperatua eta zigortua izateko aukera gutxi ikusten dituela aitortu: “Salaketa jarriko dut, jarri behar delako, baina badakit erantzungo didatela hiriko kamarak itzalita zeudela, gas negargarri gehiegi zegoela edota granada bidalitakoak ez dituztela identifikatu ahal izan...”. Granada bat izan denaren frogak dauzkala dio, granada jaso zuenean filmatzen ari zelako eta bideoak dauzkalako eskura. GLI F4 granada mota liratekeela diote lekuko batzuk.

Isilpean atxikitako bortizkeria

Sare sozialetan ikustaldi handia jaso arren, Frantziako komunikabideek ez dute aipatu ere egin. Alta, erakusleiho eta autobus geltokien suntsitzeak luze eta zabal komentatzeko denbora hartu zuten komunikabide handi guztiek. Jaka Horien mugimenduari doakionez Frantziako Mainstream komunikabideek duten jarraipen ez neutralaren adibiderik argienetarikoa dugu polizia bortizkeria horren aipamen-eza.

Duela urte bat abiaturiko mugimenduaren 53. hitzordua burutu zuten larunbatean, Paris zein Frantziako hainbat hiritan. Milaka herritar batzen dituen mugimendu soziala da Jaka Horiena, orain arteko antolaketa eredu klasikoa alde batera utzi eta oinarritik loraturikoa, berritasunak ekarriz borroka moldeen zamari. Errepresioarekin erantzuten dio Frantziako Gobernuak.


Jaka Horien mugimendua kanalean gehiago
2019ko apirilaren 3
IRITZIA
Laru beilegi hori

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.